Dokumentuaren akzioak
Dantza Zirkuituak “Camins” eta “Txapeldun” aurkeztuko ditu asteburuan
Dantza Zirkuituaren XI. edizioak bi koreografia aurkeztuko ditu Bizkaiko lurraldean: Kulbik Dance Company-ren Camins ikuskizuna Barakaldon, eta Organik Dantza-Antzerkiaren Txapeldun, Basaurin.
Dantza Zirkuituaren arabera, “Kulbik hiri-dantzako konpainiaren ikuskizun berriak denboran eta espazioan bidaiatzea proposatzen digu, irudimena soilik erabiliz. Bide hori giza izaeraren eta eboluzioaren inguruko metaforez beteta dago”. Bada, Camins gaur ikusi ahalko da Barakaldo Antzokian, 20:30etik aurrera.
Txapeldun, berriz, Eneko Balerdi interpretatzaileak eta Kepa Junkera musikagileak ondutako lana da. “Loria-uneez ez ezik, bakartasunaz, presioaz, beldurraz eta hauskortasunaz ere hitz egiten digu (obrak). Era horretan, ironia handiko uneak eta sentikortasun handiagokoak tartekatzen zaizkigu”. Txapeldun Social Antzokian (Basauri) taularatuko da bihar, urriak 31, 20:30ean.
Dokumentuaren akzioak