Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kalean, Michelena klubean eta erromerian… euskal dantzak ordu txikiak arte protagonista larunbatean Macachinen

Dokumentuaren akzioak

Kalean, Michelena klubean eta erromerian… euskal dantzak ordu txikiak arte protagonista larunbatean Macachinen

Dantzarien Emanaldua Euskal Asteko ekintza nagusietako bat da eta aurtengoak ere maila handia lortu du. Baina nagusia izanik ez da batere izan dantza egiteko aukera bakarra, eta urtero bezala, aurten ere edozein momentu baliatu dute musikariek euren tresnak astindu eta dantzariei "beste fandango bat" eskaintzeko. Euskalkultura.com-eko artikulu honetan, larunbat gaueko dantza ikuskizunaren bigarren zatiaren eta erromeriaren irudi bidezko kronika.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Macachin, Argentina
Mota
Kronika
Data
2015/11/05
Lotura
Euskalkultura.com

2015eko Euskal Astearen kronikaren amaierara iristen ari gara –bihar argitaratuko dugu azken artikulua– eta oso zaila da bilduma egiteko argazki batzuk baino ez aukeratzea. Momentu bakoitza izan da berezia eta hamaika irudi utzi dizkigu. Valeria Garcia Oyarzabalen argazki-kamara lankide, une adierazgarrienetako batzuk harrapatu ahal izan ditugu gure galeria osatzeko.

Zuzenean Dantzaldiari dagokionez, bigarren zatia Lapridako taldearen ‘Bok Espok’ hasi eta Macachingo Gure Ametzaren ‘Fandango’ eta ‘Arin Arin’ekin bukatu zen. Tartean hamaika taldek aurkeztu zituzten urtean zehar prestatutako koreografiak. Gau-emanaldia bukatzean, afaldu eta erromerian hartu zuten parte Macachinera bertaratu ziren ehundaka lagunek.

Arin Arin dantzatzeko momentuan, euskal etxeko lehenengo dantza taldeko kideak gonbidatu zituzten txikiek. Txikiak dantzari eta helduak ere euren txandari eutsiko zioten.

Lapridako neska-mutilak

Dantzak eta barreak Rosarioko dantzarien eskutik

Eta Cordobatik, Cordobatarrak

Dokumentuaren akzioak