Dokumentuaren akzioak
III. Bizkaian emakumeak dantzari
Bizkaian Emakumeak Dantzari jaialdia Durangon, 2014-09-20. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA
Datorren larunbatean, azaroak 7an, Bizkaian Emakumeak Dantzariren ekitaldia ospatuko dugu arratsaldeko 6etan, Durangoko Andramarilo elizpean.
Aurtengoa, 3. edizioa izango da eta talde hauek hartuko dute parte: Tronperri (Durango), Txoritxu Alai (Durango), Iluntze (Matiena), Andra Mari (Mañaria), Salleko (Sestao) eta Itxartu (Algorta).
Antolatzaileak Tronperri eta Txoritxu Alai taldean gara; ekitaldiaren asmoa, nesken dantzei merezi duten garrantzia ematea da, zeren gehienak ez dira dantzatzen Bizkaiako Dantzari Egunean eta galtzeko arrisku larrian ikusten ditugu arrazoi horregatik. Gutxienez orain dela 80 urte dantzatzen dira Durangaldean behintzat eta transmisio lan hori ez etetea da gure asmo bakarra.
Tronperri dantza taldea eta Txoritxu alai dantza taldea
Dokumentuaren akzioak