Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka BAD asteburu honetan amaituko da

Dokumentuaren akzioak

BAD asteburu honetan amaituko da

Egilea
MBN Kominikazioa
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2015/10/30
Lotura
Nontzeberri

BAD-Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak datorren igandean esango du agur. Baina egun hori heldu arte, hiru estreinaldi jasoko ditu Ana Borralhok eta Joao Galantek osatzen duten konpainia portugaldarraren, Cecilia Bengolearen eta François Chaignauden eta Patricia Caballero dantzari andaluziarren eskutik.

Hitzordu interesgarrienetako bat Cecilia Bengolea argentinarraren eta François Chaignauden Dub love ikuskizuna izango da. Bikotea beti aritu da esperimentazioan, eta reggae, melodia edo punka erabili dute baleterako. Gaur bertan, urriaren 30ean, La Mercedeko eszenatokian ikusi ahal izango dira, gaueko 21:30etatik aurrera.

Larunbatean Ana Borralhok eta Joao Galantek osatzen duten konpainiaren txanda izango da. Só há uma vida e nila quero ter tempo para construir-me e destruir-me pieza eszeniko horren protagonista Ibarrekolanda institutuko Batxilergo Artistikoko ikasle talde bat izango da.
Azken ikuskizuna, Barrunto, La Merced aretoan aurkeztuko du larunbatean gaueko 21:30etatik aurrera. BAD-en aurtengo edizioa igandean amaituko da dantza garaikideko Organik euskal konpainiaren Txapeldun ikuskizunarekin. La Merced aretoan izango da, 20:30etatik aurrera.

Hauez gain, Microscopia y Oligor-en La máquina de la soledad eta Javier Liñeraren Barro Rojo lanak ikusi ahalko dira La Fundicion aretoan.

BAD asteburu honetan amaituko da

Dokumentuaren akzioak