Dantzan Ikasi Topaketak 2024: programa eta izen-emateak

2024/04/25
Dantzan Ikasi Topaketak 2024: programa eta izen-emateak

Dantza munduan gabiltzanok batu, elkarbanatu eta hausnartzeko beta izango dugu maiatzaren 11n Eibarko Markeskoa Jauregian (UEUn). Aurtengo Dantzan Ikasi Topaketek badute egitaraua. Besteak beste, gure gorputz hizkuntzaz, Gipuzkoako dantza sistemaz, dantzari gazteen motibazioaz, generoaren auziaz eta dantza ikasketez arituko gara. Hitzaldi eta mahai-inguruetan egituratu dugu edukia, baina kafe eta bazkari bueltan ere izango da dantza eta dantzari lotutako kontuen hartu emana.

Dantzan Ikasi Topaketak 2024 Egitaraua

9:30 Harrera eta ongi-etorria
10:00 Euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza Oier Araolaza (Dantzan)
10:30 Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak ...eta orain zer? Mikel Sarriegi (Aurtzaka, Beasain)

11:00 Atsedena eta kafea

Euskal dantza genero ikuspegitik: nondik gatoz eta non gaude?
11:30 Mahai-ingurua: Saioa Zabala (Kemen, Hondarribia-Irun), Josune Zubeldia (Otsolar, Lizartza), Izaskun Beraza (Axeri Dantza, Andoain), Elurre Iriarte (Plazara Dantzara, Baztan). Gidaria: Amaiur Aristi (Dantzan)

Euskal dantzaren belaunaldi berriak. Badatoz gazteak?
12:15 Gazteen Dantza Topaketa (EDB): Uxue Oleagordia (Gazteen Dantza Topaketan dantzarien ordezkaria), Xabier Mendizabal (EDB).
12:45 Gazteen parte-hartzea euskal dantzan: Eder Niño (Laguntasuna, Barakaldo), Jone Garreta, Inhar Torres eta Aritz Ibañez (Duguna, Iruñea), Iurretako dantzariak. Gidaria: Amaiur Aristi (Dantzan)

13:30 Etena. Otordua.

Transmisioa euskal dantzan
15:00 Euskal dantza hezkuntza arautuan, titulazio propioaren bila Josu Garate (Dantzerti, Dantzan)
15:30 Euskal dantzaren diploma eta formakuntza? Marie Hirigoien (Iparraldeko kontserbatoria)
16:00 Nola formatzen gara euskal dantzan?
Mahai-ingurua: Mikele Albisu (Antiguotarrak, Donostia), Xabier Gonzalez (Eusko Lorak, Sestao), Patxi Montero (Herrixa Dantzan, Elgeta), Anartz Ormaza (Itxas-Alde, Bakio).

17:30 Topaketaren soka-dantza eta ostekoak.

Dantzan Ikasi Topaketak 2024

Data: 2024ko maiatzak 11, larunbata
Ordutegia: 9:30 – 18:00
Lekua: Markeskoa Jauregia, Eibar
Prezioa: doakoa, plaza mugatuak!
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

Aurreko Dantzan Ikasi Topaketak

2022

2021