Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan
Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek? galderei erantzuten saiatuko gara azaroaren 18ko Dantzan Ikasiko mintegian. Mikel Sarriegik bi hamarkadatik gora daramatza Goierriko eta Gipuzkoako dantza-sistema aztertzen. Ikerketa lan potolo hori urte amaieran argitaratzea aurreikusten da, baina gehiago itxaron gabe, lan horretara hurbiltzeko aukera paregabea izango dugu azaroan bertan. Elgoibarko Haritz dantza taldearen 50. urteurrena aitzakia bikaina izango da Sarriegiren lanaren aurrerapentxoa ikusteko. Horrela, mintegi honetan Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaerari erreparatuko zaio Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan.
Lehendabizi, Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetza horren ezaugarri nagusienak aurkeztuko ditugu. Ondoren, joan den mendean Elgoibarren ezagutu zen dantza-sistema, ahal den neurrian, aurreko horren testuinguruan nola kokatzen den azalduko dugu. Eta jarraian, modu praktikoan erakutsiko ditugu azaldutako egikera horiek, elgoibartar dantzari ohien laguntzarekin.
- Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan
- Gidaria: Mikel Sarriegi
- Data: 2023ko azaroak 18, larunbata
- Ordutegia: 10:00-13:00
- Lekua: Elgoibarko Kultur Etxea
- Prezioa: Doan (lekuak bete arte)
- Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Mikel Sarriegi (Beasain, 1965)