Mintegia: Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz? Eibarko dantzaera zaharrari begiratuko diogu datorren Dantzan Ikasiko saioan Mikel Sarriegirekin. Martxoaren 5ean, osteguna, 19:30 ean Eibarko Kultur Etxean elkartuko gara. Kokatzeko, Sarriegik Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gordetako eta hain ezaguna ez d...https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/eibarko-dantzaera-zaharrahttps://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/eibarko-dantzaera-zaharra/@@images/image-1200-44ef718c14e57197f2564eed9029f281.jpeg
Mintegia: Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz?
2026/02/06
Eibarko dantzaera zaharrari begiratuko diogu datorren Dantzan Ikasiko saioan Mikel Sarriegirekin. Martxoaren 5ean, osteguna, 19:30ean Eibarko Kultur Etxean elkartuko gara. Kokatzeko, Sarriegik Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gordetako eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetzaren ezaugarri nagusiak azalduko ditu. Jarraian, XX. mendean Eibarren ezagutu zen dantza-sistema nola txertatzen den aurreko oinordetza horren testuinguruan erreparatuko da.
Honatx erantzuten saiatuko garen galderetako batzuk: Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek?
Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Eibarren
Hitzaldia: Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz?
Gipuzkoako dantza taldeetan, orain arte, jarraitu beharreko itsasargi izan dira Juan Inazio Iztuetak orain 200 urte ezarri zituen arauak eta eginbideak. Haiek ez dira, ordea, uste genuena bezain argiak. 25 urtez mamitutako ikerketa baten ondoren, Iztuetaren oinordetza izendatu dugun ezagutzak eskaintzen digu erdi-ezkutuan gorde den oinordetza horren oinarriak eta gakoak azaleratzeko aukera.
Eibarren ezagutu den dantza praktikak ez du itxura batean Iztuetaren ildoak ezarritakoekin harreman zuzen-zuzenik. Izan ere, eragin handiak jaso ditu mugakide diren eskualdeetatik, bai mendebaldetik bai Gipuzkoako beste herri askotatik. Dena dela ere, badira Eibarko egikera zaharretan gipuzkoar dantza-maisuen sisteman modu oso egokian txertatzen diren osagaiak, eta denboraren poderioz ahanzturaren bidean jarriak.
Mikel Sarriegi (Beasain, 1965)
Mikel Sarriegi, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SAAurtzaka dantza taldeko dantzari, zuzendari eta ikertzailea. Raimundo Gamayo, Martin Iraola eta Jesus Mari Garate dantza-maisuekin ikasia da. Dantzari gisa ibilbide zabala du: Argia, Jakintza eta Ostadar taldeekin aritua; Arrateko Amaren eta Andoaingo Santakruz Kofradietako Ohorezko kidea. Zazpi urtez Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelduna (1984-1991). Dantza-maisu bezala bultzatu ditu azken urte hauetan, besteak beste: Igartzako dantzarien Kofradia, Beasaingo Sanjoan esku-dantza edota Goierriko Agintarien soka-dantza. Duela 20 urtetik Gipuzkoako dantza-sistemaren bilakaera ikertzen dihardu. Eta lan horren emaitza da.
Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Eibarren
Hitzaldia: Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz?