Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan?
Tolosako dantzaerari begiratuko diogu datorren Dantzan Ikasiko saioan Mikel Sarriegirekin. Urriaren 26an, larunbata, 10:00-13:30 Tolosako Kultur Etxean elkartuko gara.
Lehendabizi, Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetza horren ezaugarri nagusienak aurkeztuko ditu Sarriegik. Ondoren, Tolosan 1970eko hamarkadatik aurrera ezagutu den dantza-sistema, ahal den neurrian, aurreko horren testuinguruan nola kokatzen den azalduko du. Eta jarraian, modu praktikoan erakutsiko ditu azaldutako egikera horiek, tolosar dantzarien laguntzarekin.
Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek?
- Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan?
- Gidaria: Mikel Sarriegi
- Data: 2024ko urriaren 26an, larunbata
- Ordutegia: 10:00 – 13:30
- Lekua: Tolosako Kultur Etxea
- Prezioa: Doan (lekuak bete arte)
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Egitaraua
- 10:00 Aurkezpenak
- 10:10 Gipuzkoako dantza-maisuak eta Iztuetaren oinordetza ezkutua
- 11:00 Tolosako dantza-maisuak eta dantzaeraren ezaugarri orokorrak
- 11:30 Atsedenaldia
- 12:00 Tolosako puntuen eta aldairen lanketa praktikoa
- 13:30 Azkena
Mikel Sarriegi (Beasain, 1965)
Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko dantzari, zuzendari eta ikertzailea. Raimundo Gamayo, Martin Iraola eta Jesus Mari Garate dantza-maisuekin ikasia da. Dantzari gisa ibilbide zabala du: Argia, Jakintza eta Ostadar taldeekin aritua; Arrateko Amaren eta Andoaingo Santakruz Kofradietako Ohorezko kidea. Zazpi urtez Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelduna (1984-1991). Dantza-maisu bezala bultzatu ditu azken urte hauetan, besteak beste: Igartzako dantzarien Kofradia, Beasaingo Sanjoan esku-dantza edota Goierriko Agintarien soka-dantza. Duela 20 urtetik Gipuzkoako dantza-sistemaren bilakaera ikertzen dihardu. Eta lan horren emaitza da Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua lana. liburua.
Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan?
- Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan?
- Gidaria: Mikel Sarriegi
- Data: 2024ko urriaren 26an, larunbata
- Ordutegia: 10:00 – 13:30
- Lekua: Tolosako Kultur Etxea
- Prezioa: Doan (lekuak bete arte)
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen