Ikastaroa: Zuberoako dantzak

2015/03/09
Ikastaroa: Zuberoako dantzak

Arrakasta handia izan du Zuberoako dantzen inguruan Jon Iruretagoienarekin antolatu den ikastaroak, eta kanpoan gelditu direnei leku egiteko asmoz, bigarren aukera zabaldu da, oraingoan Errenterian, DantzaguneanZuberoako dantzen oinarrizko urratsak, teknika eta estiloaren xehetasunak azaldu eta landuko ditu Jon Iruretagoienak, Maritzuli konpainiako dantza-maisuak lau saioko ikastaro trinkoan.

Euskal dantzetako irakasle dabiltzanei zuzendutako Dantzan Ikasi programaren barruan kokatzen da ikastaroa. Lau orduko lau saio izango dira, eta bertan oinarrizko urratsetatik hasita Zuberoako dantzak eta haiek dantzatzeko teknika ikasteko edo, ezagutza hori, zorroztu eta zehazteko aukera izango da.

Ikastaroa: Zuberoako dantzak

Irakaslea: Jon Iruretagoiena - Maritzuli konpainia
Datak: larunbat arratsaldez
  • Maiatzak 2 eta 30
  • Ekainak 13 eta 27
Ordutegia: 15:00-19:00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Matrikula: 35€
Izen-ematea: epez kanpo
2010-05-30_Jon-Iruretagoiena_FL_0694

Jon Iruretagoiena (Baiona, 1985)

Maritzuli konpainiako dantzaria, dantza-maisua da gaur egun Jon Iruretagoiena. Beskoitzeko Oinak Arin eta Ahurtiko Ortzadar taldeetan aritu zen dantzan ume zelarik, eta 1996tik gerora Ixtorio Mixtorio taldean hasi eta horren ondorengo den Maritzuli konpainian dihardu. Donostiako Argia dantzari taldean ere aritzen da. Claude Iruretagoiena, Bruno Delavigne eta Iñaki Arregi izan ditu dantza-maisu. Hainbat dantza ikusgarritan aritu da bere ibilbidean. Maritzulirekin Ixtorio Mixtorio, Ingura-Mingura, Côté cours... Côté Jardin, Dantzama, Kutx ala pil edo Aurrez aurre ikuskizunetan dantzari aritu da besteak beste, eta Argiarekin Axeri Boda, Axuri Beltza eta Aunitz Urtez-en. 2012ean Maritzulik estreinatu duen Ixtorio Mixtorio (II) ikusgarrian koreografia eta dantza-maisu lanak egin ditu. Zuberoako dantzaren historia ikertu du eta horren inguruko zenbait hitzaldi eskaini ditu, eta horren azken emaitza da esku tartean darabilten Nundik Nora ikuskizuna: Luis XIVa errege dantzariaren ekarpenetatik abiatuta, gaur egungo Zuberoako dantza eta dantzakerara eraman nahi gaituen lan interesgarria.

Izen-ematea: epez kanpo