Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin?
Nondik dator Antzuolako dantzaera? Zergatik dantzatzen dute antzuolarrek horrela? Galdera horiei erantzuten saiatuko da Mikel Sarriegi ekainaren 15ean Antzuolan Dantzan Ikasiren barruan antolatutako mintegian.
Lehendabizi, Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetza horren ezaugarri nagusienak aurkeztuko ditugu. Ondoren, joan den mendean Antzuolan 1970eko hamarkadatik aurrera ezagutu den dantza-sistema, ahal den neurrian, aurreko horren testuinguruan nola kokatzen den azalduko dugu. Eta jarraian, modu praktikoan erakutsiko ditugu azaldutako egikera horiek, antzuolar dantzarien laguntzarekin.
- Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin?
- Gidaria: Mikel Sarriegi
- Data: 2024ko ekainaren 15ean, larunbata
- Ordutegia: 10:00 – 13:30
- Lekua: Torresoroa Aretoa (Antzuola)
- Prezioa: Doan (lekuak bete arte)
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Antzuolarrak dantzan
Antzuolako dantza-tradizioa da Gipuzkoa mailan ongien dokumentatua dagoenetako bat. XVII. mendean agertzen dira dantzarien lehen aipamenak eta gerora ere ugariak dira bertako dantzen bilakaeraren berri ematen duten datuak.
Gaur egun Oinarin dantza taldearen eskutik plazaratzen diren San Joanetako dantza-sokak, inauterietako Sorgin-dantzak eta Alardearen eguneko trokeo-dantzek (Makila-txikiena, Arku-dantza, Makila-handiena eta Zinta-dantza) oso eite zaharra adierazten dute. Bestelako tradizioetan galbidean dauden ezaugarri berezi ugari agertzen dira bertako dantzetan: simetriaren araua, buruzagiaren funtzioa, Paseoaren aldairaren baliabideak, Iztuetaren Lasterka zaharra, mugimenduen arteko loturen estrategia koreografikoa, etab.

Dantzari eta maisu segida luzea ezagutu da gerra aurretik (Nikomedes Lete) eta ondoren, tradizio dantzatuaren katebegi: Bitor Eztenaga, Inozentzio Jauregi, Felix Larrea, Gerbasio Legorburu, Bitoriano Etxaniz... Izan dira kanpoko eraginak txikiak ere, Gregorio Santa Kruz Eibartik eta Goizaldi Donostiatik esate baterako, baina Gipuzkoako beste herri askotan gertatu denaren aurka, ongi eutsi zaio herrian ezagutzen zen sistema zaharrari.
Orain arte, jarraitu beharreko itsasargi izan ditugu Juan Inazio Iztuetak orain 200 urte idatzi zuen liburuan jasotako arauak eta eginbideak, baina haiek ez dira, ordea, uste genuena bezain argiak. 25 urtez mamitutako ikerketa baten ondoren, Iztuetaren oinordetza izendatu dugun ezagutzak eskaintzen digu erdi-ezkutuan gorde den oinordetza horren oinarriak eta gakoak azaleratzeko aukera.
Orain arte, jarraitu beharreko itsasargi izan ditugu Juan Inazio Iztuetak orain 200 urte idatzi zuen liburuan jasotako arauak eta eginbideak, baina haiek ez dira, ordea, uste genuena bezain argiak. 25 urtez mamitutako ikerketa baten ondoren, Iztuetaren oinordetza izendatu dugun ezagutzak eskaintzen digu erdi-ezkutuan gorde den oinordetza horren oinarriak eta gakoak azaleratzeko aukera.
- Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin?
- Gidaria: Mikel Sarriegi
- Data: 2024ko ekainaren 15ean, larunbata
- Ordutegia: 10:00 – 13:30
- Lekua: Torresoroa Aretoa (Antzuola)
- Prezioa: Doan (lekuak bete arte)
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Egitaraua
10:00 Saioaren hasiera
- Gipuzkoako dantzakeraren testuingurua
- Antzuolako maisuak eta sistemaren ezaugarriak
11:30 Kafea eta pastak
12:00
- Antzuolako dantzakeraren garrantzia
- Antzuolako aldaerak
- Nola dantzatu antzuolarrez
Mikel Sarriegi (Beasain, 1965)