Mintegia: Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Deban

2026/06/23
Mintegia: Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Deban

Debako dantzaerari begiratuko diogu datorren Dantzan Ikasiko saioan Mikel Sarriegirekin. Ekainaren 25a, osteguna, 19:00etan Debako Agirre Jauregiko Ispiluen gelan. Kokatzeko, Sarriegik Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gordetako eta hain ezaguna ez den Iztuetak deskribatzen duen Gipuzkoako dantza sistemaren ezaugarri nagusiak azalduko ditu. Jarraian, joan den mendean Deban ezagutu ziren zenbait dantzaera eta molde aipatuko ditugu eta erreparatuko da nola txertatzen den aurreko oinordetza horren testuinguruan.

Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Deban

  • Hitzaldia: Mikel Sarriegi; Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Deban

 

San Roke ezpata-dantza, Deba, 1967-08-16.
 

Eta Deban zer?
Debako dantza-tradizioa ibilbide luzekoa da. Oso zaharrak dira bertako dantza eta dantzarien lehen aipamenak eta gerora ere bertako dantzen historiaren eta bilakaeraren berri ematen duten hainbat datu daukagu. Ezpata-dantzak, soka-dantzak, jorrai-dantzak, etab. ezagutu dira azken 300 urtetan gutxienez.
Badira Deban aritu izan diren dantza-maisuak, Ramon Gurrutxaga, Txomin eta Gaizka Ruiz Alkorta, esate baterako. Haien guztien lekukoa jaso zuen Gure Kai dantza taldeak zuzenean, gaur egunera arte.

 

Honatx erantzuten saiatuko garen galderetako batzuk: Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek?

Mikel Sarriegi (Beasain, 1965)

Mikel Sarriegi
Mikel Sarriegi, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Aurtzaka dantza taldeko dantzari, zuzendari eta ikertzailea. Raimundo Gamayo, Martin Iraola eta Jesus Mari Garate dantza-maisuekin ikasia da. Dantzari gisa ibilbide zabala du: Argia, Jakintza eta Ostadar taldeekin aritua; Arrateko Amaren eta Andoaingo Santakruz Kofradietako Ohorezko kidea. Zazpi urtez Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelduna (1984-1991). Dantza-maisu bezala bultzatu ditu azken urte hauetan, besteak beste: Igartzako dantzarien Kofradia, Beasaingo Sanjoan esku-dantza edota Goierriko Agintarien soka-dantza. Duela 20 urtetik Gipuzkoako dantza-sistemaren bilakaera ikertzen dihardu. Eta lan horren emaitza da.

Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Deban

  • Hitzaldia: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua. Eta Urola Erdian zer?
  • Gidaria: Mikel Sarriegi
  • Data: 2026ko ekainaren 25a, osteguna
  • Ordutegia: 19:00-21:00
  • Lekua: Deba, Agirre Jauregia, Ispiluen gelan
  • Prezioa: Doan (lekuak bete arte)
  • Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen