Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin Soka erakusketan
Soka erakusketan barrena dantzaren mundura eta dantza eginez bisita-dantzatua eskainiko du Patxi Labordak azaroaren 21ean. Euskal dantzari begirada intimoa, soziala, historiko eta sortzailea eskaintzen dio Soka erakusketak eta bertan ageri diren dantza errepertorio, erritmo eta gorpuzkera desberdinetan barrena ibilbidea gidatuko du Aiko taldeko eta Bilbao Musikako dantza-maisuak.
Hitzez eta gorputzez, ahotsez eta dantzaz erakusketan dauden filme eta irudi ederrenatako batzuengan begirada jarri, eta horietatik zer nabarmentzen duen, zertan jartzen duen fokua kontatuko du Labordak. Ez da dantzaldi bat izango, baina ezta hitz bidezko hitzaldi soila ere. Gidariak hitzez emandako azalpenak bere oinak dantzan jarriz osatuko ditu, eta akaso entzuleek ere belarrietatik jasotakoa gorputzera jaisteko Labordaren keinuak imitatu beharko dituzte beren oinekin. Bisita-dantzatua beraz, dantzaren munduari bisita egiteko.
Bisita-dantzatua
- Data: 2019ko, azaroak 21, osteguna
- Ordua: 19:30
- Lekua: Dantzan Biharrian (Ubitxa 16, Eibar)
- Izen-ematea: Plaza mugatuak dira, izena emateko egin klik hemen.
Patxi Laborda (Iruñea, 1967)

----------------------------------------------------------------------------------
Dantzan Ikasi (dantzanikasi.com), dantza tradizionalaren irakaskuntzan dihardutenen formaziorako Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena da. Ikastaro hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Gipuzkoako Dantzagunearen babesean, eta dantzan.com-ek kudeatuta antolatu da.
