Lehen deialdia beteta, dantzan irakasteko baliabideen ikastaroaren beste bi txanda antolatu ditugu Patxi Labordak emango duen ikastaroaren lehenengo deialdiaren arrakastak bultzatuta txanda berriak antolatu ditugu: Elgoibarren bigarren bat eta Besainen berriz hirugarrena. Dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta transmisioan dihardutenei zenbait leiho irekitzen laguntzea da ikastaro honen xed...https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/dantzan-irakasteko-baliabideak-2-eta-3-txandakhttps://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/dantzan-irakasteko-baliabideak-2-eta-3-txandak/@@images/image-1200-51e62f59f6c91eea552e0130673f576a.jpeg
Lehen deialdia beteta, dantzan irakasteko baliabideen ikastaroaren beste bi txanda antolatu ditugu
2015/10/13
Patxi Labordak emango duen ikastaroaren lehenengo deialdiaren arrakastak bultzatuta txanda berriak antolatu ditugu: Elgoibarren bigarren bat eta Besainen berriz hirugarrena. Dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta transmisioan dihardutenei zenbait leiho irekitzen laguntzea da ikastaro honen xed...
Patxi Labordak emango duen ikastaroaren lehenengo deialdiaren arrakastak bultzatuta txanda berriak antolatu ditugu: Elgoibarren bigarren bat eta Besainen berriz hirugarrena.
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta transmisioan dihardutenei zenbait leiho irekitzen laguntzea da ikastaro honen xedea. Metodologia bakarra baino, haurrekin lantzeko baliabide sorta bat mahai gainean jartzea izango du helburu. Aiko Taldeko dantza-maisuak berak dioenez irakasleari pistak eskaintzea da asmoa, norberak bere bidea marraz dezan proposamen sorta. Bi saiotan, zer irakatsi behar dugunetik hasi eta oinarrizko kontzeptuak eta dantza tradizionalaren oinarrizko erritmoak errepasatuko dira, horretarako ikasketa sistema orokorrak eta era desberdinetako ariketak landuz.
Ikastaroa: dantzan irakasteko baliabideak
Irakaslea: Patxi Laborda - Aiko Taldea
Datak: urriak 24 eta 31, larunbatak
Ordutegia: 15:30-18:30
Lekua: Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirreren Plaza 4)
Dantzari, dantza-maisu eta dantza sustatzaile urteak daramatza Bilbao Musikan helduendako tradiziozko dantzaren irakasle lanetan. Aiko taldean erromeria dinamizatzaile moduan ere aritzen da eta hauekin dantzarako zenbait diska eta DVDren prestaketan eta grabaketan parte hartu du. Dantza tradizionalaren inguruko hamaika ikastaro eman ditu bai gurean eta baita gure mugetatik kanpo ere, hango eta hemengo dantza-maisuekin etengabeko hartu emana mantenduz. Neguko folklorean berezitua, hainbat lan egin ditu euskal dantzaz, neguko solstizioaz eta inauterien inguruan. Zenbait aldizkaritarako dantzaren inguruko artikuluak idatzi izan ditu, besteak beste 2007ko neguan EDBko Dantzariak aldizkariaren 54. alean argitaratutako "Dantzan irakasten" izenburukoa, edota Euskonews-en jasotako "Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan" gogoeta.