Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

2020/01/14
Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

Gaskoiniako eta Bearnoko herri-dantzak ezagutzen jarraitzeko hitzordu berria jarri dugu: urtarrilaren 23an eta 26an Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuona berriz izango dira gure artean. Iazko hariari segida emateko gogoz, Oiartzunen Soinueneak antolatuta, eta Elgetan Herrixa Dantzan ekimenarekin elkarlanean, jauzi, branle, bestelako soka, eta kontra-dantzen sistemetan sakontzeko aukera izango da herriotan izango diren ikastaro eta dantzaldietan.

Ipar Euskal Herria inguratzen duen Gaskoinian zaletasun handia dago herri-dantzarako. Bearnoko herri-dantzaldietan ohikoak dira dantza-jauziak (Bearnoko moldean) eta branlo edo braleak. Gaskoiniako beste eskualde batzuetan aldiz, rondeu delako soka-dantzak topatuko ditugu (sokan bakarka zein bikoteka), korroan dantza-kantatuak, eta kontra-dantzen sisteman beste batzuk (Congo, Pas de Quatre...). Lotuan egiteko baltsak, polkak, ezkotixak eta mazurkak ere ohikoak dira. 

Horiek ezagutzeko aukera izango dugu berriz, Oiartzunen eta Elgetan. Ikastaro laburretan dantza sistema hauek landu, eta ondoren dantzaldian praktikan jarri. Ikastaroetan landutakoez gain, ohiko balts, polkak, mazurkak eta ezkotixak... dantzatzeko aukera ere izango da.

Oiartzun, Ikastaroak eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

 

Elgeta, Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

  • Irakaslea: Joan Frances Tisner
  • Data: 2020ko urtarrilak 26, igandea
  • Egitaraua: 18:00etan mintegia: Gaskoiniako herri-dantzak; 19:00etan Dantzaldia: 'bal gascon' Joan Frances Tisner-ekin
  • Lekua: Elgetako Espaloia kafe-antzokian (Maala Kalea, 4
  • Izen-ematea: Elgetako ikastaroan izena emateko klik hemen

Joan Frances Tisner (Saliese, Bearno, 1954)

Bearnoko abeslari-musikaria, musika egilea eta ikuskizun sortzailea. Ibilbide luze eta oparoa du Gaskoinia - Okzitaniako kantagintza eta musikagintzan. Tradiziozko musikan dihardu 1974tik, sarritan dantzarako musikaren inguruan. Dantza beti darama bere baitan. Bere inspirazio iturria da. Berak dioenez, "azkenean, kantua-dantza, kantaria-dantzaria, bat dira". 1987tik Verd e Blu taldean dihardu (dantzarako tradiziozko musika gaskoina). Berriki Tralhaires ikuskizuna landu du Soinuenea eta Ortzadar (Iruñea) elkartearekin elkarlanean. Joan den abenduaren 15an eman zen ikuskizuna Oiartzungo udaletxean