Mintegia: Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Urola Erdian
Urola Erdiko dantzaera zaharrari begiratuko diogu datorren Dantzan Ikasiko saioan Mikel Sarriegirekin. Maiatzaren 8an, ostirala, 19:00etan Azpeitiko Dinamo Sormen gunean. Kokatzeko, Sarriegik Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gordetako eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetzaren ezaugarri nagusiak azalduko ditu. Jarraian, joan den mendean Urola inguruan 1950eko hamarkadatik aurrera ezagutu ziren zenbait dantzaera eta molde aipatuko ditugu eta erreparatuko da nola txertatzen den aurreko oinordetza horren testuinguruan.
Honatx erantzuten saiatuko garen galderetako batzuk: Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek?
Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Urola Erdian
- Hitzaldia: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua. Eta Urola Erdian zer?
- Gidaria: Mikel Sarriegi
- Data: 2026ko maiatzaren 8a, ostirala
- Ordutegia: 19:00-21:00
- Lekua: Azpeitia, Dinamo Sormen gunea
- Prezioa: Doan (lekuak bete arte)
- Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Azkoitiko eta Azpeitiko dantza-tradizioa ibilbide luzekoa da. Oso zaharrak dira bertako dantza eta dantzarien lehen aipamenak eta gerora ere bertako dantzen historiaren eta bilakaeraren berri ematen duten hainbat datu daukagu. Ezpata-dantzak, soka-dantzak, brokel-dantzak, etab. ezagutu dira azken 500 urtetan gutxienez.
Ugariak dira Urola Erdiko eskualdean aritu izan diren dantza-maisuak: Basilio Lizaso, Pedrotxo Etxeberria, Antonio Azpiazu, Nikasio Larrañaga, Frantzisko Azpiazu, Luis Zubizarreta, Trino Arruabarrena, Julen Sagarzazu, Ramon Gurrutxaga, Mikel Larrañaga… besteak beste. Baita sona handikoa izan zen Joxe Lorentzo Pujana ere bertan dantzak erakutsitakoa da. Joan den mendean hainbat dantza talde ezagutu dira eta haien lekukoa jaso zuten Sahatsa eta Itsasi dantza taldeek zuzenean, gaur egunera arte.
Behin Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetza horren ezaugarri nagusienak aurkeztu ondoren, joan den mendean Urola inguruan 1950eko hamarkadatik aurrera ezagutu ziren zenbait dantzaera eta molde aipatuko ditugu eta aurreko haien testuinguruan nola kokatzen diren azalduko dugu, hainbat egikera modu praktikoan ere erakutsiz.
Mikel Sarriegi (Beasain, 1965)
Aurtzaka dantza taldeko dantzari, zuzendari eta ikertzailea. Raimundo Gamayo, Martin Iraola eta Jesus Mari Garate dantza-maisuekin ikasia da. Dantzari gisa ibilbide zabala du: Argia, Jakintza eta Ostadar taldeekin aritua; Arrateko Amaren eta Andoaingo Santakruz Kofradietako Ohorezko kidea. Zazpi urtez Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelduna (1984-1991). Dantza-maisu bezala bultzatu ditu azken urte hauetan, besteak beste: Igartzako dantzarien Kofradia, Beasaingo Sanjoan esku-dantza edota Goierriko Agintarien soka-dantza. Duela 20 urtetik Gipuzkoako dantza-sistemaren bilakaera ikertzen dihardu. Eta lan horren emaitza da.
Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Urola Erdian
- Hitzaldia: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua. Eta Urola Erdian zer?
- Gidaria: Mikel Sarriegi
- Data: 2026ko maiatzaren 8a, ostirala
- Ordutegia: 19:00-21:00
- Lekua: Azpeitia, Dinamo Sormen gunea
- Prezioa: Doan (lekuak bete arte)
- Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen