Makila dantzatu nahian

2017/06/23
Makila dantzatu nahian

Joan den ekainaren 3an, Dantzan Ikasi programako ikastaro berezi bat izan genuen, makilariarena. Gipuzkoako Dantzagunera etorri ziren Albert Zaldunbide eta bere seme Gilen eta Eñaut makilari trebeak. Makila dantzariaren oinarrizko pausoak eta teknikak erakutsi zizkiguten hiru orduko saioan. Hiru taldetan banatu ginen, bakoitza irakasle banarekin.

Makilari ikastaroa Zaldunbide familiarekin. Dantzan Ikasi, 2017-06-03. Argazkia: Josu Garate-Dantzan CC-BY-SA

Aurrez aritutako ikasleak bazeuden baina baita inoiz makilarik eskuetan hartu gabeak ere. Zerotik hasi zirenak, lehendabizi makila biratzen saiatzen hasi ziren, behin teknika zertxobait barneratuta, jokoak ikasteko: lepotik bueltan makilla biratzea edo gora jaurtitzea. Esperientziadunek, berriz, aldez aurretik zekizkiten mugimenduak txukundu eta hobetu zituzten Zaldunbidetarren aholkuei esker.

Makilari ikastaroa Zaldunbide familiarekin. Dantzan Ikasi, 2017-06-03. Argazkia: Josu Garate-Dantzan CC-BY-SA

Makilari ikastaroa Zaldunbide familiarekin. Dantzan Ikasi, 2017-06-03. Argazkia: Josu Garate-Dantzan CC-BY-SA

Makila biratzea eta horrekin jolastea nahikoa ez eta ez ahaztu dantza-pausuak gehitu behar direla. Ikasle batzuek lortu zuten, beste batzuek oraindik badute lana makila biratzearekin. Argi dago hiru ordutan ezin dela makilariek urteetan lortzen duten abilezia menperatu, baina oinarria jasotzeko oso baliagarria izan zen ikastaroa.

Makilari ikastaroa Zaldunbide familiarekin. Dantzan Ikasi, 2017-06-03. Argazkia: Josu Garate-Dantzan CC-BY-SA

Albert Zaldunbidek makilarien eskola du, haurrei erakusten ibiltzen da eta, normalean, urtebetean astero ordubeteko saioarekin formatzen omen dira. Beraz, oinarria jasota, orduak eta orduak sartu behar orain!

Makilari ikastaroa Zaldunbide familiarekin. Dantzan Ikasi, 2017-06-03. Argazkia: Josu Garate-Dantzan CC-BY-SA