Ikastaroa: Bourreea 2 eta 3 denboratan Bernard Cocletekin
Auvernia aldeko dantza da Bourreea, dantzatzeak ematen duen plazerari esker, zabalkunde handia izan duena Okzitanian, gure inguruan fandango eta arin-arinak bezala. Bernard Coclet, Gennetines-en ospatzen den Le Grand Bal de l'Europe dantza-festibal handiaren zuzendari eta dantza-gidaria izango dugu Dantzan Ikasin bourreearen inguruko ikastaldi trinko eta gozagarria eskaintzen.
Ikastaro-dantzaldia: Bourreea 2 eta 3 denboratan
- Gidaria: Bernard Coclet (Le Grand Bal de l'Europe), Patxi Perez eta Konpaniaren musikariek lagunduta
- Data: 2025eko martxoaren 6an, osteguna
- Ordutegia: 19:00 – 21:00 (aurretik, 18:00etan nahi dutenetzat sarrera teorikoa egingo da)
- Lekua: Eibarko Portalea Kultur Etxea (Bista Eder 10, Eibar)
- Matrikula: 15€
- Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Bourreen itzulia: Auverniatik Euskal Herrira joan eta etorri
1995eko uztailean, Bernard Coclet-ek Patxi Perez fandangoa irakastea gonbidatu zuen bere familiaren baserrian Gennetines-en (Allier) antolatzen duen Le Grand Bal de l'Europe festibalean. Beraz, duela 30 urte Patxi Perez itzuli zen hainbat kulturatako dantzak buruan eta oinetan: borobila, txapeloaz, alunelul, ezkotixa, mazurka, kurinta... eta bistan da bourreea! Urteurren hori ospatzeko, Patxi eta Konpaniak Bernard Coclet gonbidatu dute Euskal Herriko (eta Gaskoinako) 10 hiritara iritsiko den bira batean 2 eta 3 denborako Bourreeak irakasteko.
Bere liburuan, Jean Michel Guilcher-k idazten du: "Sekulako aberastasunaz osatutako herri-arte honen iturrian, hasi behar da aitortzen badela besteei hartzeko halako ageriko gaitasun goiztiarra. Hori gogoan hartzeak ez du inondik ere euskal tradizioaren distira murrizten, kontrara, tradizio handiko osagaiak barneratzeko gaitasuna erakusten baitu".
Eta bere semearen liburuan, Yves Guilcherrek, bourreeaz esaten digu: "Honen gainean ditugun lehen dokumentuak XVII. mendean agertzen zaizkigu; gizarte menperatzaileaz ari dira; ez da lurraldeko dantza bat agertzen; bi denborako melodiak ditu; dantza horren gainean ez dakigu ezer XVIII. mende baino lehen. Gauza bat argi da: dantza honen eskualdeko barianteak laster sortu ziren. Batez ere Auvernia eskualdean. Horregatik XVIII. mendeaz geroztik eskualde horretan zuela jatorria pentsatzen zen. Beste teoria batek Bizkaitik heldu dela esaten du, baina ez da hain zabaldua".
Auverniatik? Bizkaitik? Fandango, Jota eta Bourreea, matrize berdina? Bourreeak jatorria Bizkaian izan ote zuen hipotesiak jakinmina piztu du. "Mendeetan, neguan, Auverniatik sasoiko langileak Iberiar penintsulara joaten zirela esaten digute. Sutan probatzen omen da eltzea, eta dantzan probatu beharko da ea euskal dantzariek gertutasunik antzematen ote duten bourree, fandango eta arin-arinen artean.
Bernard Coclet
30 urtetik gora dantzan aritzeaz batera, Bernard Coclet-ek zalantzan jartzen ditu egungo dantza-praktikak, iturriak, errepresentazio formak, ikasketa-moduak eta komunikazioa dantzan. Gennetines-eko Gran Bal-Dantzaldi Handiaren eta Credanse taldearen sortzailea, ehunka dantza-tailer dinamizatu ditu, bai eta hitzaldiak eta mahai-inguruak ere Frantzian eta Europan. Bourreea deskubritzeko bidaia bat proposatzen digu, tradiziotik sorkuntzara, jatorriz Frantziako erdigunetik datorren eta gaur egun Europako eremu zabal batean dantzatzen den dantza.
Bourreen itzulia 2025
- Otsailak 27, Lekorne (Lapurdi)
- Otsaika 28, Itsasu (Lapurdi)
- Martxoak 1, Igorre (Bizkaia)
- Martxoak 1, Amurrio (Araba)
- Martxoak 3, Gares (Nafarroa)
- Martxoak 4, Iruñea (Nafarroa)
- Martxoak 5, Gallarta (Bizkaia)
- Martxoak 6, Eibar (Gipuzkoa) - Dantzan Ikasi
- Martxoak 7, Errenteria (Gipuzkoa) Izen-ematea
- Marxoak 8, Gastaignos/Souslesn (Gaskoina)
Ikastaro-dantzaldia: Bourreea 2 eta 3 denboratan
- Ikastaro-dantzaldia: Bourreea 2 eta 3 denboratan
- Gidaria: Bernard Coclet (Le Grand Bal de l'Europe), Patxi Perez eta Konpaniaren musikariek lagunduta
- Data: 2025eko martxoaren 6an, osteguna
- Ordutegia: 19:00 – 21:00 (aurretik, 18:00etan sarrera teorikoa eskainiko da)
- Lekua: Eibarko Portalea Kultur Etxea (Bista Eder 10, Eibar)
- Matrikula: 15€
- Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen