Genero identitatea euskal dantzan I
Gaur, arratsaldeko 19:00etan, Dantzan Ikasi barruan antolatutako Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan hitzaldiaren lehen zatia emitituko dugu. Oier Araolaza dantzaria eta ikertzaileak Emakumeak euskal dantzetan izan duen lekuaren inguruko tesian jasotako emaitzak izango ditu hizpide. Beheko irudian klik eginda jarraitu ahal izango da emankizuna.
*Gipuzkoako Aldundiaren ziurtagiria jaso nahi izanez gero, eman ezazue izena hitzaldian.
Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan
- Hizlaria: Oier Araolaza
- Data, 1. saioa: 2020ko azaroak 12, osteguna, 19:00etan
- Data, 2. saioa: 2020ko abenduak 17, osteguna, 19:00etan