Mintegia: Gipuzkoako eta Errenteriako dantza moldeak
Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua liburua aurkeztuko du Errenterian apirilaren 11n. Behin Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetza horren ezaugarri nagusienak aurkeztu ondoren, joan den mendean Errenterian 1950eko hamarkadatik aurrera ezagutu ziren zenbait dantzaera eta molde aipatuko ditu Sarriegik eta aurreko haien testuinguruan nola kokatzen diren azalduko ditu, hainbat egikera modu praktikoan ere erakutsiz.
Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek?
Aurten Erromeria Egunaren 25. urteurrena ospatzen ari dira Errenterian eta horrekin batean dantzari lotutako hainbat ekintza programatu dituzte urtean zehar. Saio hau ere urteurrenaren harira antolatu du Ereintza dantza taldeak Dantzan Ikasirekin elkarlanean.
Gipuzkoako eta Errenteriako dantza moldeak
- Hitzaldia: Gipuzkoako eta Errenteriako dantza moldeak
- Gidaria: Mikel Sarriegi
- Data: 2025eko apirilaren 11, ostirala
- Ordutegia: 18:00
- Lekua: Errenteria, Sala Reina aretoa
- Prezioa: Doan (lekuak bete arte)
- Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Mikel Sarriegi (Beasain, 1965)
Gipuzkoako eta Errenteriako dantza moldeak
- Hitzaldia: Gipuzkoako eta Errenteriako dantza moldeak
- Gidaria: Mikel Sarriegi
- Data: 2025eko apirilaren 11, ostirala
- Ordutegia: 18:00
- Lekua: Errenteria, Sala Reina aretoa
- Prezioa: Doan (lekuak bete arte)
- Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen