Mintegia: Oñatiko dantza-sistema Gipuzkoakoaren testuinguruan
Oñatiko dantzaera begiratuko diogu datorren Dantzan Ikasiko saioan Mikel Sarriegirekin. Ekainaren 10ean, asteazkena, 19:00etan Oñatiko Kultur etxeko zine aretoan. Kokatzeko, Sarriegik Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gordetako eta hain ezaguna ez den Iztuetak deskribatzen duen Gipuzkoako dantza sistemaren ezaugarri nagusiak azalduko ditu. Jarraian, Oñatin ezagutu ziren zenbait dantzaera eta molde aipatuko ditugu eta erreparatuko da nola txertatzen den aurreko oinordetza horren testuinguruan.
Oñatiko dantza-sistema Gipuzkoakoaren testuinguruan
- Hitzaldia: Mikel Sarriegi; Oñatiko dantza-sistemak zein harreman du Gipuzkoako beste dantza-eskolekin?
- Noiz: 2026ko ekainaren 10a, asteazkena. 19:00etan.
- Lekua: Oñati, Kultur etxeko zine aretoa
- Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Oñatin dantza-sorta eta dantzaera oso bereziak gordetzen dira aspaldidanik. Bertan ezagutu den dantza praktikak ez du itxura batean Iztuetaren ildoak ezarritakoekin harreman zuzen-zuzenik. Izan ere, lehen begiratu batean Korpus eguneko dantzek badituzte zenbait ezaugarri gipuzkoar izaeratik ustez aldentzen dituztenak. Dena dela ere, badira hor ere Gipuzkoako dantza-maisuen sisteman modu oso egokian txertatzen diren osagaiak. Bereziki Irizar aita-seme maisuek, Alejandrok eta Txutxinek, joan den mendean gorde zuten ezagutzak alderdi horiek aztertu ahal izateko bide emango digu.
Honatx erantzuten saiatuko garen galderetako batzuk: Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek?
Mikel Sarriegi (Beasain, 1965)
Aurtzaka dantza taldeko dantzari, zuzendari eta ikertzailea. Raimundo Gamayo, Martin Iraola eta Jesus Mari Garate dantza-maisuekin ikasia da. Dantzari gisa ibilbide zabala du: Argia, Jakintza eta Ostadar taldeekin aritua; Arrateko Amaren eta Andoaingo Santakruz Kofradietako Ohorezko kidea. Zazpi urtez Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelduna (1984-1991). Dantza-maisu bezala bultzatu ditu azken urte hauetan, besteak beste: Igartzako dantzarien Kofradia, Beasaingo Sanjoan esku-dantza edota Goierriko Agintarien soka-dantza. Duela 20 urtetik Gipuzkoako dantza-sistemaren bilakaera ikertzen dihardu. Eta lan horren emaitza da.
Nola dantzatzen da Oñatin?
- Hitzaldia: Oñatiko dantza-sistemak zein harreman du Gipuzkoako beste dantza-eskolekin?
- Gidaria: Mikel Sarriegi
- Data: 2026ko ekainaren 10a, asteazkena
- Ordutegia: 19:00
- Lekua: Kultur etxeko zine aretoa
- Prezioa: Doan (lekuak bete arte)
- Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen