Ikastaroa: Rapper ezpata-dantzak
Dokumentuaren akzioak
Ingalaterrako ezpata-dantza bizi eta dibertigarriak dira Rapper-ak. Gehienetan bost dantzarik dantzatzen dituzte. Oinekin zapateatu urratsak egiten dituzte eta aldi berean, helduleku bikoizdun "ezpata" labur eta flexible bana erabiliz figura koreografiko desberdinak eta sorkuntza bide berriak proposatzen dituzte.
Ikastaroa: Rapper ezpata-dantzak
- Irakasleak: Tom Redman
- Data: ekainak 28, asteazkena
- Ordutegia: 17:30-20:30
- Lekua: Eibarko Portalea Kultur Etxea (Bista Eder 10, Eibar)
- Matrikula: 15€
Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen
Ikastaro honetan oinekin lurra kolpatuz egiten diren urrats edo zapateatuak egiteko oinarrizko teknika landuko da, eta boskotean ematen diren eboluzio eta figura desberdinak ikasiko ditugu. Alor praktikoarekin batera, dantza genero honen inguruko historia eta testuinguru kulturalaren inguruko ezaugarriak azalduko ditu Tom Redman-ek. Rapper dantzak 200 urte inguru "baino" ez omen dauzka. Ingalaterra iparrekialdeko meatz gizonengandik sortua dela uste da. Dibertitzeko sortuak omen, ez dute inongo sinbolismorik edo istoriorik gordetzen atzean.
Oinen teknika lantzeko lagungarri izango da zola gogorreko zapatak erabiltzea, beraz izanez gero ekarri. Eta prest etorri dantza tradizional dibertigarri eta bizi hauekin gozatzeko!
Tom Redman (Lewes, South Downs, Ingalaterra, 1989)
Aitaren bideari jarraituz Brighton Morris taldean sartu zen Cotswolds izeneko morris dantzak eginaz. Newcastlen ikasten ari zela, aurrerago, Rapper ezpata-dantzetan eta "longsword" deiturikoetan trebatu zen "Kingsmen of Newcastle" izeneko taldean.
Newcastle-eko Kingsmen taldea XX. mendeko talderik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen 1949an sortu zenetik. Taldearen hastapenetan dantzari nagusienen testigantza eta dantza moldeak jasotzeaz gain, dantza bera kalitatez ematen eta transmititzen jarraitu izan dute. Izan ere urtero Ingalaterran ospatzen den Rapper txapelketan hamaika sari irabazitakoak dira, azkena 2017 honetan. Tom-ek berak zuzendu zuen taldea 2011 eta 2012 urteetan eta 2014an, dantza ingelesen inguruko Massachusetts-eko (EEBB) "Pinewoods English Dance" sonadun astean Rapper nahiz Cotswolds morris dantzak erakusten jardun zen.
2016an Ezpalak dantza tradizionaleko jaialdian parte hartu zuen "Kingsmen of Newcastle" taldeko beste zenbait dantzari eta musikariekin batera, eta urte beteren buruan gogotsu datorkigu berriz Euskal Herrira!
Tom-ek Laura Field izango du laguntzaile ikastaroa behar bezala bideratu ahal izateko. Laura "Star and Shadow" eta "Sheffield Steel" emakume dantza taldeen gidaria izateaz gain, Appalachian, flat footing edota clog erako oin-dantzari dantzari bikaina da.