Josu Garatek eta Quico Pugesek abiatu zuten #EutsiDantzan proposamena martxoaren 13an, oraindik konfinamendu neurri zorrotzenak indarrean ez zeudela. Fandangoa eskaini ziguten orduan, baina fandangoaren ondotik arin-arinak behar duela eta, segidan grabatu zuten bigarrena. Harrezkero beste hainba...
Etxeko itxialdian, toki askorik gabe ere egin daitekeen dantza bat, foxtrot bat, proposatu digu Miren Hazas dantzariak #EutsiDantzan atalean. Inauterietan, Eibarko koko-dantzetan mozorroek dantzatzen duten dantzetako bat da hau, koko-dantza bat beraz. Bi zati ditu, lehenengo foxtrota eta ondoren ar...
Itziar Otamendi Argia dantzari taldeko dantzariak axuri beltza ekarri digu Eutsi dantzan atalera. Nafarroako Jaurrieta herrian, emakumeek kantatuz egiten zuten dantza galduta zegoen, eta Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek birsortu zuten. 1969ko maiatzaren 4an estreinatu zuen Argia dantzari...
Lapurdiko fandangoa urratsez urrats azaldu digu Jon Olazkuagak, eta baita dantzatu ere Xan Olazkuaga anaiaren laguntzaz, Eutsi Dantzan sortaren 10. atal honetan. Maritzuli konpainiako dantzari eta ikerlariak azaldu digu maiz Lapurdiko fandangoa Betti Beteluk sortu zuen fandango koreografiatuari dei...
Igartzako ezpata-dantza etxez etxe eta balkoiez balkoi dantzatu du Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak. Taldeko dantzariek eta musikariek elkarri erronka bota eta bakoitzak bere etxetik, familiakoen laguntzaz, ezpata-dantza dantzatu eta irudi guztien baturarekin Ezpata CoviDantza bideoa osatu dute. E...