Edozein eraikin –etxe, bide, zubi- zimentarrietatik ekin eta behetik gora altxatzen den antzera, 2018an Ezpalak jaialdia ere XIII. ediziora iritsi da poliki-poliki, aurreko edizioetan ikasitakoetan oinarritu nahirik. Aurten giza-dorreen gaiak eman dio jarraipena iazko zaldikoenari, zald...
Maria Jose Ribot La Ribot (Madril, 1962) dantzaria eta koreografoa elkarrizketatu dute Berrian . Ikuskizunak, filmak eta instalazioak egiten ditu eta Genevako Unibertsitatean eskolak ematen dihardu. Dantza beste diziplinekin nahasten du: "Artistok gai gara diziplinarik gabekoak edo diziplinartekoa...
Xipri Arbelbidek (Heleta, 1934) Besta Berriren inguruko mintzaldia eskaini zuen ekainaren 8an Iholdiko Herriko Etxean. Aurretik, Irulegiko Irratian elkarrizketatu zuten Arbelbide; euskal idazle, kazetari eta apaizak Besta Berriko pertsonaien, dantzaren edota Besta Berri jaiari lotutako uste fal...
Bereziki alde zaharreko, baina orohar, Tuterako kultur-giroa aberasteko xedez, paloteao berria estreinatuko dute Erriberako hiriburuan heldu den ekainaren 30ean. Antzerki molde honen ohiko estruktura mantenduz, garai berrietara egokitu nahi izan dute eta hartara, ez da apenas egonen erlijioari aipa...
❗ "Antrexatak" dantza ikuskizun berria Sanfuentesko jaietan Ekainak 30 (larunbata) gaueko 22:00etan.
Ezin duzue galdu!
Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldea ren so rkuntza.
Informazio gehiago: https://www.facebook.com/MeatzaldekoHarrigorriaDantzaTaldea/
...
Goizeko 6:30ean, Lekeitioko Talan dantzatu duten gaurko lehen eguzki-dantza Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeko emakumeek. 1975ean berreskuratu zenetik San Pedro egunez dantzatu da, baina gerra aurrean San Joan egunean, egunsentian, eguerdian eta ilunabarrean andreen soka-dantza dantzatzeko ohit...
Zenbait dantza tradizionalen argazki sorta berriak argitaratu ditugu. Tolosako bordon-dantza San Joan egunean, axeri-dantza Hernaniko sanjuanetan, aurreskua eta oilasko biltzea Zarautzen San Pelaiotan, eta ezpata-dantzan Zumarragan, Antion ospatutako Santa Isabel egunean.
Pedro Murelaga San Pedroren irudiaren aurrean dantzan orain dela 27 urte. Gaur ekainaren 29a, San Pedro eguna, Lekeition kaxarranka dantzatuko da. Ez dira asko izango Pedro Murelagak adina urtez dantzatu dutenak kaxa gainean, izan ere, mende heren batean aritu zen, 34 urte eta gero 2003an eman...
Erregelak dantzatzen Berrizen orain dela 29 urte. San Pedro eta Santa Isabel egunean dantzari-dantza eta erregelak dantzatzen dituzte Berrizko dantzariek. Egun bakoitzean bi aldiz eskaintzen dute saioa dantzariek; lehenengoa eguerdian meza ondorenean eta bigarren a ...
Andoainen 1993an Ikerfolk elkarteak grabatutako axeri-dantza. Hogeita bi dantzari ari dira dantzan eta denen gidari, Juantxo Arregi, kapitaina. Azeri-dantza 1974. urtean berreskuratu zuen Andoaingo Lizar Makil dantza taldeak, Adunako bi gizoni esker (Altzarteko David Zabala eta Serorategiko Faustin...
Lekeition eguzki-dantza San Juan egunean dantzatu dute, bere jatorrizko egunean. Garai batean egiten zen moduan, ekainaren 24an hiru aldiz dantzatu dute, egunsentian , eguerdian eta iluntzean. Irudietan 20:00etan, eguzkia ezkutatzerakoan, dantzatu zuten eguneko azken aurreskua duzue. Maiteder Er...
San Pedro egunez, ekainaren 29an, egiten da bandera-dantza eta trapatan izeneko soka-dantza Donezteben. Meza nagusiaren ondoren, udal agintariak aurrez aurre dituela, banderazainak bandera dantzatuz agurtu ohi du udal korporazioa. Segidan, Trapatan dantza, Donezteben dantzatzen den soka-dantza, egi...