Aurtengo inauterietan estreinakoz emakume zein gizonek osatutako dantzari taldeak kaleratu dituzte Iruñeko San Lorentzoko dantzariek eta Abaltzisketako txantxoek; orain arte gizonak bakarrik dantzatu dira.
San Lorentzoko dantzariak, lehen aldiz emakume ea gizonez osatutako taldea. Irudia: ...
2020an, pandemiak eztanda egin zuenean, Eusko Jaurlaritzak, Aiko Dantza Eskolarekin lankidetzan, Dantza Munduan izeneko euskal dantzen on-line programa abiarazi zuen, kanpoan den Euskal Komunitatearentzako pertsonei zuzendua. Orain, 2022aren hasieran, eta pandemiaren tunelaren amaieran argia ikus...
Emakumeak, borobilean, elkarri eskutik heldu, kantuan eta dantzan. Batasun eta dantza irudi eder hori ikusi da martxoaren 8ko zenbait ospakizunetan azken urteotan. 2018an Iruñean ikusi zen lehen aldiz; 2019an Eibarren ere dantzatu zen irradakan; 2020an Beasainen ere dantzatuko dira emakumeak borob...
Etxetik, herritik jaso dituzte lizartzarrek herriko inauteri-dantzak. Belaunaldi batek erakutsi dizkie ondorengoei, eta transmisio horretan eboluzionatu dira bai dantzak, baita festa ere. XX. mendeko azken erdian inauteri-dantzak ezagutu zituzten Lizartzan, baina ez inauterietan; iraileko festetan ...
Ohiko festa eta erromeriarik ez da izan Arraten 2021eko irailean, baina ezpata-dantza eta trokeo-dantzak dantzatu ditu Eibarko Kezka dantza taldeak . Doinu-moldaketa berri bat ere estreinatu da: Juan Bautista Gisasolaren Arrateko Amaren kanta erritmoz aldatuta ezpata-dantzaran erabiltzeko martxa m...
Dantza, musika, ziria, kritika, umorea, algara... nahastu dira Añorgako plazan. Euskal Herriko beste zenbait txokotan inauterietan ospatzen diren libertimenduetako eta maskaradetako ereduetatik edan eta Dibertimentua plazaratu dute otsailaren 26an Añorgan. "Herri zahar hau..." diote azken kantuan...
Atorrek eta lamiek hartu dituzte Mundakako kaleak inauteri igandez. XIX. mendetik datorren ohitura hau egun berezia izaten da mundakarrentzat; bertako aratuste kanta bateko estrofa batek dioen moduan “Mundakarrentzat egun obarik ez”. Goizean irten dira kalera Atorrak eta arratsaldean Lamiak; guztiak kantuekin eta musikarekin kaleetan umore ona zabaltzen. Atorren taldean zuzendari lanetan Gontzal Lopez aritu da eta Lamien kasuan Marina Etxeandia. Argazkiak: Maite Irizar. Aratusteak, Atorrak eta Lamiak, 2022-02-27.