Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Maite Irizar

Orain arteko ekarpenak

Zumarraga: Santa Isabel 2022 Ezpata-dantza eta aurreskua

2022/07/06

Antioko erromeria itzuli da ezpata-dantzarekin eta aurreskuarekin. Santa Isabel Egunean, uztailaren 2an, erromeria ospatu da Zumarragako Antio baselizan eta Irrintzi dantza taldeko dantzariak izan dira protagonista nagusietakoak. Zumarragatik segizioan igo eta Ama Birjinaren aurrean ezpata-dantza dantzatuta, kanpoan bildutako jendetzak inguratuta atera dute soka. Irudiak: Maite Irizar - Dantzan CC-BY-SA. Ezpata-dantza eta aurreskua, Santa Isabel, Zumarraga, 2022-07-02.

Mundaka: Aratusteak 2022 Atorrak eta Lamiak

2022/03/09

Atorrek eta lamiek hartu dituzte Mundakako kaleak inauteri igandez. XIX. mendetik datorren ohitura hau egun berezia izaten da mundakarrentzat; bertako aratuste kanta bateko estrofa batek dioen moduan “Mundakarrentzat egun obarik ez”. Goizean irten dira kalera Atorrak eta arratsaldean Lamiak; guztiak kantuekin eta musikarekin kaleetan umore ona zabaltzen. Atorren taldean zuzendari lanetan Gontzal Lopez aritu da eta Lamien kasuan Marina Etxeandia. Argazkiak: Maite Irizar. Aratusteak, Atorrak eta Lamiak, 2022-02-27.

Urte berriaren erditzea

2019/02/18

Urtarrileko lehen asteburua heltzeko desiraz hasi dut urtea. Iaz bertaratzeko asmotan izan ginen arren elur arriskua tarteko aurtengora atzeratu genuen Kantabriako Silió herriko Vijanera bertatik bertara ezagutzeko gogo eta asmoa.  Bi motibok bultzatuta abiatu ginen bertara. Batetik, inauteri f...

Gehiago irakurri

Danok bat

2018/06/12

Oñatiar askorentzat Korpus festak bereziak dira. Tradizio erlijiosoa oinarrian duen festa horrek nortasuna ematen baitio herriari. Izan ere, Korpus festa horiek, modu erlijioso zein folklorikoan bizi ditugunontzat, egun gogoangarriak izaten dira. Festa nagusia igandean ospatzen den arren, ...

Gehiago irakurri

Hauspoa eta txinparta

2018/04/30

Debagoieneko dantza taldetako dantzari helduak batu eta elkarrekin egun-pasa ederra egiteko topaketa da bailarako Dantzari Egunaren helburua. Aurten 25. urteurrena ospatu dugu. Horretarako Arrasateko Lore gazteak eta Arrostaitz, Oñatiko Oñatz, Antzuolako Oinarin, Aretxabaletako Leizarra eta,...

Gehiago irakurri

Tokian tokikoa

2018/02/27

Malerrekara bisita eta bertako inauteriez gozatzeko parada, nire agendan urteroko zita bilakatu da. Aurten ere bertan izan naiz, eta aurreko urteetan ez bezala aurten bi herrietako festa ezagutzeko eta disfrutatzeko aukera izan dut. Egiari zor, aurten, iaz sortu zen kalapita eta sare sozial...

Gehiago irakurri

Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Inauteriak 2018

2018/02/25

Ituren, Zubieta eta Aurtitzen inauteriak ospatzen dituzte urtarrila amaieran. Joaldunak eta mozorroak astelehen eta asteartean atera ziren eta hona hemen desfileetako argazkiak. Argazkia: Maite Irizar. Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Inauteriak. 2018-01-29-30.

Ez dadila soka eten

2017/12/27

Ate joka daukagun urteak oso data interesgarria dakar: Eusko Ikaskuntzak ehun urte beteko ditu 2018ko udazkenean. 1918ko irailaren 1ean sortu zen Eusko Ikaskuntza erakunde zientifiko eta kulturala Oñatin. Euskal kultura garatzeko tresna egonkorra eta iraunkorra izatea zen xede nagusia. Astebetez l...

Gehiago irakurri 1

Koloreen sinfonia

2017/05/30

Pazko igandez Luzaideko herriak bolant-dantza eguna ospatzen du eta aitzakia horren bueltan egun batzuk igaro nituen Nafarroa Garaia aldean. Bolant-dantza festa inauterietan jatorria duen tradizioa da. Inauteri egiturari eusten dion arren, XX. mendeko eboluzioaren eraginak aldaketak eragin zitue...

Gehiago irakurri

Herri baten mintzoa

2017/04/10

Lantzen izan nuen inauterietako beste geltoki bat. Bertan izan nintzen astelehen inauteri egunez. Euskal Herrian inauteri ezagunenetakoak eta bisitatuenak dira bertakoak eta eguraldi onak lagunduta jendetza bildu zen, beste urte batez berritu zen antzinako errituarekin gozatzera. Inauteri ha...

Gehiago irakurri