Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Maite Irizar Ez dadila soka eten

Dokumentuaren akzioak

Ez dadila soka eten

2017/12/27 08:55
Ez dadila soka eten

Eusko Ikaskuntza I. kongresua, 1918. Argazkia: Kutxateka / Ricardo Martin / CC BY-NC 4.0

Ate joka daukagun urteak oso data interesgarria dakar: Eusko Ikaskuntzak ehun urte beteko ditu 2018ko udazkenean. 1918ko irailaren 1ean sortu zen Eusko Ikaskuntza erakunde zientifiko eta kulturala Oñatin. Euskal kultura garatzeko tresna egonkorra eta iraunkorra izatea zen xede nagusia. Astebetez luzatu zen kongresua egin zen, baina egun nagusia irailaren 1a,  igandea, izan zen. Bertan, hainbat agintari, kongresu-kide, diputatu, apezpiku eta garai hartako errege Alfonso XIII.a batu ziren.

Eusko Ikaskuntza I. kongresua 1
Eusko Ikaskuntza I. kongresua, 1918. Argazkia: Kutxateka / Ricardo Martin / CC BY-NC 4.0

Hasierako hitzaldia euskaraz egin zuen Oñatiko alkateak. Ondoren, Gipuzkoako Aldundiko presidenteek hitz egin zuten eta azkenik Erregeak. Alfonso XIII.ak adierazi zuen bera izango zela Eusko Ikaskuntzako lehen bazkidea. Modu honetan, euskal kulturari nolabaiteko atxikimendua eman zion eta erakunde berriak berme handiagoa lortu zuen.  

Eusko Ikaskuntza I. kongresua 4
Eusko Ikaskuntza I. kongresua, 1918. Argazkia: Kutxateka / Ricardo Martin / CC BY-NC 4.0

Halere, festa ez zen kongresura bakarrik mugatu. Dantzariak, musikariak eta antzerkiak hitzaldien artean tartekatu ziren eta azken egunean, hiru aldundietako diputatuek (nafarrak ez ziren azaldu) aurreskua dantzatu zuten. Aurreskuak historian zehar gorabehera asko izan ditu. XV. mendetik aurrera Euskal Herrian gehien dantzatu den dantzetakoa da, eta  akaso batzeko duen indar berezi horrek izan dezake horretan zerikusirik. 

Eusko Ikaskuntza I. kongresua 3
Eusko Ikaskuntza I. kongresua, 1918. Argazkia: Kutxateka / Ricardo Martin / CC BY-NC 4.0

Orduko aurresku harek pentsaera eta molde ezberdinetako partaideak izan zituen sokan. Katolikotasuna euskaltzaletasunaren oinarri bezala ulertu asmo zen arren, ezberdintasunak txikitu eta elkarrengana hurbilduta egin zuten dantza. Soka bera izan zen batasun irudia sinbolizatu zuena. Aurreskuak eta atzeskuak gidatu eta dantzatu zuten arren nagusiki, soka bera izan zen dantza esanahiz bete zuena.

Eusko Ikaskuntza I. kongresua 5
Eusko Ikaskuntza I. kongresua, 1918. Argazkia: Kutxateka / Ricardo Martin / CC BY-NC 4.0

Gainera dantzaren sinbologian erreparatuz gero, erabiltzen diren irudi koreografikoek ere asko daukate esateko. Izaera kolektiboa ez da ageri bakarrik eskuak elkarri emanda giza-katea osatu ondoren, Juan Antonio Urbeltzek bere “bailar el caos-La danza de la osa y el soldado cojo” liburuan jasota duen bezala, zubiak egiterakoan, aurreskuak eta haren ondorengo dantzariak arkua egin eta gainerako dantzariak azpitik igarotzen dira eta sokaren muturrean korapiloa egitearen sinboloa irudikatzen dute. Metaforikoki komunitatearen lotura askatu ez dadin egiten da eta sokaren bi ertzetan egiten da.

Eusko Ikaskuntza I. kongresua 6
Eusko Ikaskuntza I. kongresua, 1918. Argazkia: Kutxateka / Ricardo Martin / CC BY-NC 4.0

Esango nuke, nekez asmatu daitekeela hori baino irudi indartsuagorik, kongresuaren giltzarria izan zen batasuna eta komunitate zentzua dantzaren bidez irudikatzeko. Izan ere, historiako zenbait garaitan, soka-dantza gizarte baten nortasun politikoa finkatu eta aurkezteko modua ere izan da. Tamalez, 1936ko gerra zibilaren ondoren, mugimendu folklorikoak banakako dantza bihurtu zuen aurreskua soka dantzatik bereizita.

Eusko Ikaskuntza I. kongresua 2
Eusko Ikaskuntza I. kongresua, 1918. Argazkia: Kutxateka / Ricardo Martin / CC BY-NC 4.0

Soka-dantzatik aurreskua erauzterakoan dantzaren beraren indarra, balioa eta esanahia oinarririk gabe geratu zaizkigu. Soka-dantzaren ohorea sokan zegoen, parte hartzean, eskuz esku giza-katea eratuta dantzatzean. Gaur egun, aldiz, aurreskua erreberentzia moduko bat da, batek beste bati eskaintzen diona. Aldaketa nabarmena da eta euskal dantzak atzerapausoa handia egin dugu horretan.

Eusko Ikaskuntza I. kongresua 7
Eusko Ikaskuntza I. kongresua, 1918. Argazkia: Kutxateka / Ricardo Martin / CC BY-NC 4.0

Halere, azken urte hauetan, soka-dantzaren berreskurapen mugimendua izan da hainbat herritan. Uste dut, abiatu den olatu txiki hau aprobetxatu beharko genukeela soka-dantzak dituen balio sozial eta metaforikoak ondo adieraziz, berriro gure herrietako plazetan sarri agertzeko. Neurri horretan, Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena horretarako abagune dugu. Beraz, elkartu, garai berrietara egokitu, zimenduak sendotu, elkarrekin dantzatu eta berriz abiatzeko unea dugu.

Dokumentuaren akzioak

2018/01/09 13:34
Soka-dantza osoaren ordez erreberentzia isolatua erabiltzeari buruz, argumentu gehiago:

Dantzariak 61 aldizkarian Jose Alfonso Antequera-k argitaratutako artikulutik:

En 1888, en las Fiestas Éuscaras (sic) de Gernika, en el concurso de aurreskularis varones mayores de 60 años, el cronista Jacundo de Gatica* hace la recomendación: "El Aurresku, bailado únicamente por los tres competidores, resultó frío e incoloro. Conviene que en las próximas fiestas euskaras se baile el aurresku como en las romerías; esto es, que la cuerda la formen por lo menos diez o doce individuos, aunque no todos aspiren al premio, y que en el baile se dé la debida participación al bello sexo"
(*) "Fiestas Euskaras de Guernica. Certamen Literario. Crónica Local" en Revista de Vizcaya, tomo VIII (1888), pg, 197

Beste adibide bat: Dantzari aldizkariko 4. zenbakiko editorialean (1966), kezka eta eskaera parekoak. Jarraian lotura:
https://dantzan.eus/[…]/el-aurresku-dantzari-no-4-editoriala

Azkenik, nik ere aldarrikatu izan dut bapateko soka-dantzak baduela lekurik gaur egun, eta gure esku dagoela lekua ematea, aukerak sortzea. Aldarrikatu bakarrik ez, saiatzen naiz aukerak baliatu eta soka-dantzak proposatzen, bere sinbolismo, lotura-irudi, eta naturaltasuna zainduta. Adibidez, Euskararen Eguneko ospakizunean, soka-dantza proposatu eta bideratu dut bi urtetan Arrasaten (ez ziren nahi beste ondo atera, baina tira... hor dago saiakera eta irudia).

Beste adibide polit bat, Eibarko Sosola baserriko auzolanean osatu genuena joan den udan (hau bai nahikoa txukun eta ederra). Hemen kronika:
https://dantzan.eus/[…]/auzolana-eta-soka-dantza-sosola-baserrian

Tira, kontatu nirekin, Maite, zure proposamen honetan, kezkan eta helburuan bat gatoz eta.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.