Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Auzolana eta soka-dantza Sosola baserrian

Dokumentuaren akzioak

Auzolana eta soka-dantza Sosola baserrian

2017/07/24 11:00
Auzolana eta soka-dantza Sosola baserrian

Soka-dantza Sosolan

Uztailaren 15ean garia biltzeko auzolanean elkartu gara lagunartea Eibarko Sosola baserrian. Garia, bai, Eibarren! Sosola baserrian ogia egiten dute, besteak-beste, eta ogitarako gariaren zati bat bertan ereiten dute azken urteotan.

Merienda ederraren ostean, han bildutako batzuk (dantzariak / dantza-ikasleak) soka-dantza atera dugu.

Garia biltzeko auzolanaren ostean, soka-dantza atera genuen Sosolan. 2017-07-15

Argazki-galeria hemen

Apropos, soka-dantza sinple-sinple eta 'informala' bideratu dugu, momenturako aukerakoa. Etxekoei (auzolana + merienda + jaiaren antolatzaileei) ohore egin, eta ondoren gainontzeko auzolankideak ekarri ditugu sokara, banan-banan. Soka itxi dugu korruan lotuta, moldatutako irradaka edo dantza kantatuaz: "Ederto ibili gara / Sosolan garitan / Berriro elkar gaitezen / datorren urtian".

Amaitzeko, nor bere bikoteaz ohiko fandango / arin-arina. Eta sokari segida eman diogu jarraian bikote eta joko-dantzan, heldu eta haur, erromerian.

Musikan laguntzaileak: Andoni Urbieta txistulari elgoibartarra soka-dantzan, eta Adolfo Jainaga eta Ima trikitilariak erromerian (soka-dantzan, zerbitzari lanean ere jarri dugu Adolfo). Hirurak ere, musikaren aurretik auzolanean!! Eskerrik asko gonbidapena onartzeagatik.

Bapateko soka-dantzak badu lekurik gaur egun ere. Gure esku dago lekua ematea, aukerak sortzea. Sosolakoa, aukerakoa zen. Benetan polita sortutako giroa.

Eskerrik asko sosolatarrei antolaketagatik. "Berriro elkar gaitezen / datorren urtian".

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.