Danok bat

2018/06/12
Danok bat

Oñatiar askorentzat Korpus festak bereziak dira. Tradizio erlijiosoa oinarrian duen festa horrek nortasuna ematen baitio herriari. Izan ere, Korpus festa horiek, modu erlijioso zein folklorikoan bizi ditugunontzat, egun gogoangarriak izaten dira.

Argazkia: Maite Irizar - dantzan CC BY-SA

Festa nagusia igandean ospatzen den arren, dantzarientzat zita berezia den hori, hiru egunez luzatzen da. Ostiralean, baserri-auzoak eta herriko ikastetxeak bisitatuaz hasten dute asteburuko dantza jarduna. Larunbatean, aldiz, egun guztian zehar herriko kaleetan eta auzoetan kriskitinen eta txistu hotsa noiznahi eta non-nahi entzuten da. Igandean, aldiz, egun nagusia ospatzen da.

Oñatzeko dantzariak auzoetara eskean abiatu aurretik. Argazkia: Maite Irizar - dantzan CC BY-SA

Ikastetxeetan dantzan. Argazkia: Maite Irizar - dantzan CC BY-SA

Oñatz dantza taldearentzat eta Korpus-dantzarientzat urteko emanaldi garrantzitsuenetakoa izaten da. Batez ere, tokiko dantzak herrian bertan dantzatzeak sortzen duen emozio eta harrotasun sentimenduarengatik.

Argazkia: Maite Irizar - dantzan CC BY-SA

Argazkia: Maite Irizar - dantzan CC BY-SA

Aurten, baina, emozioak ezberdinak izan dira eta zer esanik ez harrotasuna. Aurten, lehenbiziko aldiz, Oñatiko Korpus dantzetan gizon eta emakumeek berdintasunean dantzatu dute; asteburu betea eta osoa izan da.

Argazkia: Maite Irizar - dantzan CC BY-SA

Oraindik guztiz kudeatu gabeko emozioen dantzan gabiltzan arren, emandako urratsa gure OÑATZ izango denaren ilusioz gaude.

Argazkia: Maite Irizar - dantzan CC BY-SA

Argazkia: Maite Irizar - dantzan CC BY-SA

Egia da, Oñatiko Korpus dantzetan eta Oñatz dantza taldean zimendu berri bat ezarri dela. Ez bakarrik emakumearen parte-hartzea gauzatu delako; duintasun osoz garai berrietara egokitzen jakin izan duelako baizik.

Argazkia: Maite Irizar - dantzan CC BY-SA

Beraz, badugu nahikoa motibo 2018a gogoan izateko, honi esker, gure herriaren historiari lerro bat, eta garrantzitsua!, gehitu baitiogu.

Oñatz dantza taldea. Argazkia: Maite Irizar - dantzan CC BY-SA

DANOK BAT!

AUPA OÑATZ!