Donostia, Hendaia, Irun, Errenteria, Pasaia, Baiona eta Hondarribiako plazak eta kaleak dantza garaikidearen agerleku bilakatuko dira irailaren 15etik 30era Dantza Hirian jaialdiari esker. Hamairugarrenez ospatuko da jaialdia, Dantza Garaikidearentzako plataforma da, Baiona-Donostia Eurohiriaren ...
Aurtengo Andra Mari egunean emakumeek eta gizonek osatutako taldea irten da plazara axeri-dantza dantzatzera Adunan. 1974an berreskuratu zuen dantza Andoaingo Lizar Makil dantza taldeak, Adunako David Zabala eta Faustino Sorondoren laguntzari esker; horiek galdu aurretik ezagutu baitzuten dantza. ...
Iazko hutsegitearen ondotik, aurten gogoberrituta jaitsi gara beste behin Tuterako festetara dantzara, uztailaren 27an. Aurreko aldietako formatoak ez gintuen guztiz asebetetzen eta hortaz, aurten gure Trokeo-dantzak erakutsi ditugu erriberako hiriburuan, lehenbizikoz. Genero aldetik bereizketarik ...
Ikasturte berria ari da ateak irekiz han eta hemen, eta gurean ere iraila honetarako prestatu dizuegu lehen formazioa proposamena. Titika Rekalt ekarriko dugu gure artera zuberotarren dantzakera landu asmoz. Izan ere, ohitura handia dago manexon artean Zuberoako dantzak emateko, baina pauso bera us...
Aurreko larunbatean, irailaren 8an, Iruñeko Ortzadar Elkarteak Dantzaren Atlasaren eguna ospatu zuen. Nafarroako Dantzen Atlasa martxan jartzearen harira hasi ginen Ortzadarren honen inguruan zerbait ospatzen. Ez da aurtengoa lehendabiziko urtea, HIRUGARRENA baizik. Egun honen helburua Atlasean ...
Omenaldia eskainiko dio Euskal Herriko txistulari elkarteak Migel Angel Sagaseta Aristegiri (Ituren, 1941) irailaren 15ean Urdiainen. Euskal dantzak bildu eta berreskuratzen eginiko lanagatik elkartearen urrezko domina eta omenaldia eskainiko zaizkio Urdiaingo txistulariari. Jean Mixel Bedaxagar,...
Aurreko batean aipatu genizuen moduan , munduko txoko ezberdinetako dantzak ardatz dituen Gauargi festibalen parte hartu dute gure dantzari txikiek uztailaren ondarrean. Urrundik etorritako dantza taldeekin batera — Kroazia, Polonia, Sri Lanka... — Euskal Herriko dantza talde bat izaten da e...
Irailaren 14tik 16ra Euskal Herriko tokiko dantzen emanaldiak izango dira Basaurin. Villabuena, Mendexa, Irun, Faltzes, Luzaide eta Pettarreko dantzariak izango dira beren herriko dantzak erakusten. Azken 40 urteetan lehenengoz ikusi ahal izango ditugu Basaurin Villabuena herriko dantzak bertako ga...
Lizartzako Ama Birjin jaietan emakumeek dantzatutako aurreskua. Orain 15 urte hasi ziren neskak Lizartzako dantza-soka ateratzen. Azken urteetan txandaka ateratzen dute soka neskek eta mutilek, aurtengoan neskei egokitu zaie. Arrospide ahizpak izan dira sokaren muturretan, aurreskua Irune eta atze...
Emakumeak aurresku diren Libanoko Dabke dantzak. Libano, Jordania, Irak, Siria, Palestina, Turkiako Hatai eskualdean eta Arabia Saudiko iparraldean dantzatzen da Dabke-a. Ospakizun handietan dantzatzen duten soka-dantza da, dantzariak eskuetatik edo sorbaldetatik helduta ilaran kokatu eta Al-lawah ...
Añorgako Arkaitz dantza taldeko dantzariak uztai-txiki eta brokel-dantza ari dira dantzatzen Karmen egunean. 2009an ekin zioten berriz ere ezpata-dantza eta brokel-dantzaren ziklo osoa Karmen egunean egiteari. Ordutik, urtero egin dute uztailaren 16an, eta zikloko dantza bakoitzean kapitaina aldat...
Basauriko 31. Dantza Agerketan Garaiko dantzariek eskainitako emanaldia. San Inazioren martxa, Gernikako Arbola dantza eta dantzari-dantza. Santiago eta Santa Ana egunetan, beren herrian, Garain egiten duten moduan. Irudiak: Oier Araolaza. Edizioa: Eire Vila. Basauri, 2003-09-20. ...