Dimitrie Cantemir: Istanbul entzuten ari naiz, Jordi Savallen bertsio zoragarrian eta hara non jakin dudan, ilunabarrak inguratzen gintuenean, gure Jose Inazio maitea bere musika ametsen danbolinean zamalkaturik gugandik urruntzen zela, eta espazio-denbora etengabeko bat garbi zeharkatuz, beste biz...
Momentu latz hauetan Elai Alaitik besarkada handi bat bidali nahi diogu Jose Inazio Sarasuaren senitarte eta lagunei eta baita Haritz HDT-eko familia osatzen duen pertsona orori ere.
Inaziorekin harremana 80ko hamarkadan hasi genuen, antolatu genituen Kultura Tradizionaleko Topaguneen bitartez e...
Iaz Luzaiden egindako herri galdeketan adostutakoari jarraituz , herriko neskek dantza-jauziak dantzatuko dituzte heldu den igandeko Bolant-egunean lehendabiziko aldiz. Ez dira jauzi guztiak izanen: Egi, Marianak, Ostalerrak, Zazpi Jauziak eta Antxoritz dantzatuko dituzte neskek ere. Aldiz, gain...
Jose Inazio Sarasua, gure dantza taldeko zuzendaria, motor, buru, akuilu, langile nekazin, txistulari, gidari eta laguntzaile ordezkaezina hil da. 60 urte zituen Jose Inaziok, dantza, musika, txistua, kultura eta herriaren alde eten gabe lanean eman dituen 60 urte.
Dantzari hasi, txistulari segi...
Elgoibarko Haritz dantzari taldeko zuzendaria izandako Jose Inazio Sarasua (Elgoibar, 1956-2017) hil da 60 urterekin. Txistularia eta kultur sustatzaile zorrotza, Haritz euskal dantzari taldearen zuzendaria izan zen 1985 eta 2000. urteen bitartean, tarte horretan Elgoibarko dantzari taldea maila bi...
KRESALA DANTZA TALDEAK ikuskizun berria aurkeztuko du Maiatzaren 6ean Vitoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 20.00etan
Zeruko drama koreografiko astral hau dela eta, dantza-bilduma teatral txiki bat sortu dugu, dozena bat euskal gaik osatutakoa. Guztira, hamabi zeinu astral dira, gorputz-hizkera...
Apirilaren 6an zendu da 95 urterekin Juana Unzueta Garcia (Eibar, 1924-2017), Ballet Eibarres dantza akademiako sortzailea eta irakasle izandakoa. Eibarko Fermin Calbeton kalean jaio zen 1924ko ekainaren 16an, eta Gerra Zibiletik ihesi, lau urteko anaia Armandorekin Errusiara bidali zuten 1937an...
Lantzen izan nuen inauterietako beste geltoki bat. Bertan izan nintzen astelehen inauteri egunez.
Euskal Herrian inauteri ezagunenetakoak eta bisitatuenak dira bertakoak eta eguraldi onak lagunduta jendetza bildu zen, beste urte batez berritu zen antzinako errituarekin gozatzera.
Inauteri ha...
Zamaltzaina ferratu dute marexalek Pettarreko maskaradan, beren ofizioan. Oraingoan, gehienetan ez bezala, ez da izan kukullerorik. Hasierako zenbait puntu dantzatu ondoren, lehen hanka ferratuta, herrenka doa zamaltzaina. Bigarrena ferratuta, trebetaziaz egindako jauzi handiekin doa jokalekutik...
Inaute astelehen eta asteartean ateratzen dira Lantzeko pertsonaiak kalera. Arotzak, txatxoak, zaldikoa, ziripot, Mielotxin eta gainerako mozorroak jaso ditu ondorengo argazkietan Maite Irizar-ek. Lantz, inauteriak, 2017-02-27. Argazkiak: Maite Irizar.