Martxoaren 2an Gallartako Aratusteak ospatuko dira, eta Martxoaren 9an, berriz, Sanfuentesen.
Honako egitaraua prestatu dute Meatzaldeko Harrigorria dantza-taldeko kideek:
Gainera, Otsailaren 25ean eta Martxoaren 4an, "Mozorro tailerra" antolatu dute norberak bere mozorroa egiteko ...
Konpainiaren 25 urteak ospatzeko "Nire, zure, gure Verdini: 25 urte" ikuskizuna aurkeztuko du Verdini dantza konpainiak igande honetan. Isabel Verdini zuzendariaren eta dantza taldeko dantzarien arteko elkarrizketetatik sortu da emanaldi berria. Hogeita bost urteko ibilbidean zehar aurkeztu dituzte...
Larunbat honetan hasiko da Soinuenea fundazioak, Patxi Perezen gidaritzapean, antolatu duen dantza-gidari ikastaroa. Antolatzaileek azaldu digutenez behar edo falta batetik sortu da formazio hauek antolatzeko ideia, "Erromeriak antolatzen hasi eta dantzaldi horiek gidatzeko pertsonak falta zi...
Urtero legez, Inaute larunbatean (martxoak 2) dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu kaleetan zehar. Azken urteetan bezalaxe, aurten ere, dantza-taldeak herritarrak zein interesatuta dauden guztiak bertan parte hartzera gonbidatzen eta animatzen ditugu. Helburu nagusia Beasaingo herria in...
Gaur, Santa Ageda egunez, Altsasuko kintoak zortzikoa dantzatzen hasiko dira. Berrogei urtean aritu da Luis Mari Lopez de Goikoetxea herriko gazteei zortzikoa erakusten, orain ardura beste batzuek hartu badute ere entsegu guztietara hurbildu da. Dantzaria, dantza-maisua eta herriko saltsa guztietak...
Aurtengoan ohi baino beranduago ospatuko ditugu inauteriak . Otsailaren 28an izango da Ostegun Gizena eta martxoaren 5ean Inaute Asteartea. Nolatan horren berandu?
Inauterietako datak Aste Santuetako igandearen edo Pazko-igandearen arabera finkatzen dira. Garizuma, berrogei eguneko baraualdi kr...
Horra lehen mundu gerrako argazki bitxi bat. Negu gorriak harrapatu zituen gudan errusiar eta alemaniarrak eta gorriak ikusi zituzten. Baina unerik okerrenean ere izaten da dantzarako beta.
Oberena dantza taldeak pasa den Eguberrietan Iruñeko Azpilagaña auzoan ezpata-dantza berria plazaratu du. Abenduaren 23an, Olentzerorekin kalejira egin eta ezpata-dantza estreinatu dute. Oberenako dantzariek urteak daramatzate Olentzeroren kalejiran ateratzen, baina modua aktiboago batean ateratz...
Aurtengo maskaradetako lehenengo emanaldian dantzatutako godalet-dantza. Urtarrilaren 6an hasita, Urdiñarbeko gazteak herriz herri dabiltza astebururo maskaradak eskaintzen. Irudietan lehenengo emanaldi hartan, Urdiñarben egin zuten arratsaldeko saioko irudiak dituzue, godalet-dantza dantzatzen i...
Extremadurako Piornal herrian "Jarramplas" zigortzen dute. Urtero bi herritar aukeratzen dituzte Jarramplas gorpuzteko. Bata San Sebastian egunaren bezperan irteten da eta bestean San Sebastian egunean. Danborra joaz herrian barrena ibiltzen da Jarramplas, bere gorputzak ahal duen arte. Izan ere ...
Gaur Santa Ageda eguna ospatuko dute Altsasuko kintoek. Errege egunean, urtarrilaren 6an zozketatzen dira errege-erregina eta ordezkoak Altsasuko kintoen artean. Lau gazte horiek izaten dute Santa Ageda antolatzeko ardura. Ospakizunak bost egunez luzatzen dira eta lehen egunean, otsailaren 5ean dan...