Gaztela Leongo musika herrikoia izango da hilabete honetan, AIKO TALDEAk, Euskaltzaindiarekin lankidetzan, urritik antolatzen duen K@ntari zikloaren protagonista. Lurralde horretan ahoz aho transmititu diren kantuak, Gaztelako musikaren legatuaren ikerketan eta berreskuratzean aitzindaria izan den ...
Segurako dantza solteko txapelketa hirugarren aldiz jarraian irabazita, luze eta zabal elkarrizketatu ditu Idoia Besada eta Xabier Artola dantzariak Tolosaldeko Atarian Itzea Urkizuk. Besteak beste, azken urtetako lanaz, txapelketez edota euskal dantzaren norabideaz aritu dira.
Lau urte di...
Aste honetan hasiko da Bilbon Dantza Plazetan ekimena. Urtarrilaren 26an izango da lehenengo ekimena; Salbatzaile dantza taldearen erromeriarekin hasi eta atzetik etorriko dira gainerako ikuskizun, kalejira, emanaldi eta erromeriak. Urte osoan zehar 49 ekitaldi antolatu dituzte hiriko zazpi dantz...
Urtarrilarekin batera hasi dira inauteriak hainbat herritan. Data nagusiak, berriz, otsailaren amaieran eta martxoaren hasieran izango dira, eta urtero egin ohi dugun moduan, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako hemen duzue 2019. urteko inauterietako oi...
San Sebastian egunarekin batera, Donostiako neguko jai tradizionalei ematen zaie hasiera. Guztiek XIX. mendeko inauterietako jaietan dute sorburua. Izan ere, inauteriek garrantzi berezia zuten garai hartako donostiarrentzat. Gero Axular taldeak bat egiten du ospakizun hauekin, eta hainbat ekitaldi...
Donostiako danborradak azken urteotan indarberritze nabarmena ezagutu du, besteak beste, emakumeek festan izan duten esku-hartze aktibo eta zabalari esker. Emakumeak figura eta zeregin ezberdinak betetzen dituzte Donostiako danborradan, baina, zalantzarik gabe, urketariarena da guztien artean enble...
Dantzari berri bat estreinatu da aurten Beasaingo Igartzako ezpata-dantzan. Igartzako Jauregiko horma zaharrean ageri zen zaldikoaren irudiak lurrera jauzi egin, eta ezpata-dantzarien taldera batu da, oso zabaldua den tradizio bati kate-begi berria jarriz: zaldikoak, zamaltzainak eta hobby-horse-ak dantza zahar eta berrietan.
Oihan Indart dantzaria elkarrizketatu du Kanaldudeko Izerditan saioan Txomin Zubietak. Baigorriko Arrola dantza taldean hasi zen dantzan Oihan Indart sei urte zituela, egun Elirale konpainiako dantzaria da. Txomin Zubietak Baigorrin egin dio bisita dantza garaikidearen mundua hobeto ezagutzeko helb...
Raices programako bideo honetan, 1974an Arizkungo plazan zortzikoa eta soka-dantza dantzatzen ageri dira. Jabier Larraldek, Arizkungo dantza-maisu eta txistulariak eskaintzen ditu azalpenak lehenengo, eta ondoren, Maurizio Elizalderen txistuaren eta Felix Iriarten danborraren doinura hasten dira da...
Soldaduak dantzan 1896an; soltean, lotuan edota bakarka jota bat dantzatzen ari dira. Lumiere anaiek ekoiztutako pelikula da, Alexandre Promiok zuzendutakoa. Vicálvaron (Madril) zeuden artilleria-erregimenduko soldaduak dira. Lumiere anaiek 1895eko abenduan zinematografoa sortu eta bost hilabetera...
Urteko lehenengo igandean ospatzen dituzte inauteriak Kantabriako Silio herrian, La Vijanera deitzen diote jaiari. Aurtengoan, Zuberoan, maskaradak hasi diren egun berean irten dira Silion mozorroak. Zamarraco-ak joareekin atera dira eta hauekin batera, trapajones , trapajeros , hartza , la Pep...
Bazenekien joaldunek bi eratara dantzatzen dituztela Ituren, Zubietan eta Aurtitzen? Ituren eta Zubietan joerei kolpe bat eragiten diete pausu bakoitzeko, eta Aurtitzen berriz bi kolpe. Joareak dantzatzeko bi moduak azaltzen dizkigute Ituren, Zubieta eta Aurtizko joaldunek honako bideo honetan. Ja...