Orain arteko ekarpenak
"Zuek, emazteek ez duzue deus ere balio"
2025/03/11
Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak ere badira, zenbait...
Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
2024/07/16
Sei urte ditu. Gustura ari da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak, pedagogoak, komunikabide...
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak
2024/05/13
Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri eutsi nahi diote, beren...
Ainara Agerre: "Enetako neska ala mutiko, Kabana entzun behar da"
2023/12/15
Pagolako maskaradetan Kabana Handiaren papera beteko du Ainara Agerrek. Eta argi du berak ez lukeela Kabana emakume bat izan behar, baizik eta Kabana: “Enetako neska ala mutiko, Kabana entzun behar da”.
Ainara Agerre. Argazkia: Joanes Etxebarria
Berrian elkarrizketatu du Joanes Etxeb...
Mutil-dantza baztertzailerik ez aurten Baztanen lehen aldiz
2023/11/03
Baztanen mutil-dantza parekideak izateko borroka hasi zenetik, aurten lortu dute lehenbizikoz mutil-dantza baztertzailerik ez plazaratzea. Mutil-dantzen auziaren egungo egoera eta puntu honetara iristeko egin den bidearen berri eman dute Plazara Dantzara elkarteko kideek Elizondon azaroaren 2an...
Folklore trabestia, drag-a eta euskal dantzak lotzen
2023/10/23
"Zer leku izango dute pertsona ez bitarrek dantza tradizionalari dagokionez?" galdera airera bota eta hausnarketarako bidea ireki nahi izan du Maruxak taldeak Folklore trabestia proiektuaren bidez. Iruñeko Mendillorri auzokoa da Maruxak taldea eta bertako kideak drag-a eta euskal dantza egiten dute...
Otsagabiko emakumeek Otsagabiko dantzak dantzatu dituzte
2023/09/19
Otsagabian, Muskildiko Ama Birjinaren egunean, lehen aldiz dantzatu dute emakumeek . Zortzi dantzarik eta boboak osatzen duten dantzari taldean bi emakumek parte hartu dute. Rakel Zoko eta Maite Barberena izan dira Otsagabiko dantzak herrian bertan eta festa egun handian dantzatu dituzten lehen em...
Emakumea Garaiko plazan dantzari-dantzan
2023/07/27
Emakume batek dantzatu du dantzari-dantzan Santiago eta Santa Ana egunez Garain. Badira 20 urte Garaiko emakumeek dantzari-dantzan parte hartu zutela lehenengoz, izan auzoetako jaietan edota izan San Inazio egunez plazan. Azken urteetan ere dantzatu izan du Alazne Sarrigoitiak (Garai, 1995) auzoren...
Luzaideko azken karroxa: sexu-erasotik defendatu zen emakumea auzitan
2023/04/13
"Karrusa tobera da" dio Antton Lukuk. "Karrusa egunezko xaribari da, eta auzoko euskalkian tobera deitzen da". Karrusa, tobera, xaribaria... Goizez kabalkada eta arratsaldez epaiketa. Eta epaiketa horretan zer jartzen zen auzitan? Aitx, gizarte matxista eta bortitz baten indarkeria erakustaldia iza...
Generoa galdezka euskal dantzan
2023/02/14
"Zergatik dantza batzuk mutikoek bakarrik ematen ahal dituzte? Zer leku du generoak dantzan? Zer egin tradizioarekin?"; Nora Arbelbidek luzatutako galdera horiei eta beste hainbati erantzunak aurkitzen saiatu dira Alaia Cachenaut (EKEko eta EHESSeko cifre doktoregaia), Ihintza Irungarai (IDB) eta...
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Horra, horra, gure Olentzero!
2016/12/14
Halaxe da bai, jaso dugu aipamena argazki oinean. Mila esker!
kattalin - Lau emakume eta lau gizonezko San Faustotako dantzari-dantzan Durangon, lehen eta azken aldiz
2015/10/14
Mila esker erantzunagatik eta iradokizunagatik Iker. Pozten naiz gaizikulertua sortu izanaz titularrarekin, horixe zen asmoa! ;-) Gehiegizko zuzentasuna oso aspergarria da. Askoz dibertigarriagoa iruditzen zait [...]