Lau emakume eta lau gizonezko San Faustotako dantzari-dantzan Durangon, lehen eta azken aldiz

2015/10/14
Lau emakume eta lau gizonezko San Faustotako dantzari-dantzan Durangon, lehen eta azken aldiz

Durango, urriak 13, San Fausto eguna. Neskak eta mutilak batera dantzan.  Durangoko Kriskitin, Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeek — Durangoko dantzariek — dantzari-dantza, gorulariena, domingiloa eta erregelak egiten dituzte San Fausto egunez udaletxeko plazan. 12:30etan artopilak...

Durango, urriak 13, San Fausto eguna. Neskak eta mutilak batera dantzan. Durangoko Kriskitin, Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeek Durangoko dantzariekdantzari-dantza, gorulariena, domingiloa eta erregelak egiten dituzte San Fausto egunez udaletxeko plazan. 12:30etan artopilak banatu ostean ekiten diote urtero dantzari eta aurten ere ekin diote.

Platillu-soinua dantzari-dantzako sortan dantzatu dute berreskuratu zutenetik hamazazpigarrenez eta berriro ere entzun dira platillu soinuok Durangon. Dantzari-dantzan, platillu soinuan eta erregeletan aritu direnak dantzariak dira. Aurten zortzi dantzarietatik lau emakumezkoak izan dira lehen eta azken aldiz, aurrerantzean dantzariak soilik izango dira, neska ala mutil jaio diren begiratu gabe.

Argazkia: Leire Narbaiza - @txargain (twitter)

Argazkia: Igor Elortza- @ielortza (twitter)

Argazkia: Liñue aurreskuek

Argazkia: Liñue aurreskuek

Argazkia: Liñue aurreskuek

Iker Tubia Barberia
Iker Tubia Barberia
2015/10/14 13:34
Kaixo Kattalin,

Albistearen ideia gustatu zaidan arren, uste dut titularrarekin ez dela ongi ulertzen. Titularra soilik irakurrita iduri luke emakumeek ez dutela gehiago parte hartuko. Agian, hobeki da "eta azken" hori kentzea izenburutik, eta gero, testu bukaerakoa mantendu.
Kattalin Agerre
kattalin
2015/10/14 17:03
Mila esker erantzunagatik eta iradokizunagatik Iker. Pozten naiz gaizikulertua sortu izanaz titularrarekin, horixe zen asmoa! ;-) Gehiegizko zuzentasuna oso aspergarria da. Askoz dibertigarriagoa iruditzen zait "Zer ost... esan nahi duuuu???" sentsazioa sortzea irakurlearengan. Xuxenak maite ditugu, baina Pipi Galtzaluzeak ere bai!