Dokumentuaren akzioak
Luzaideko azken karroxa: sexu-erasotik defendatu zen emakumea auzitan
"Karrusa tobera da" dio Antton Lukuk. "Karrusa egunezko xaribari da, eta auzoko euskalkian tobera deitzen da". Karrusa, tobera, xaribaria... Goizez kabalkada eta arratsaldez epaiketa. Eta epaiketa horretan zer jartzen zen auzitan? Aitx, gizarte matxista eta bortitz baten indarkeria erakustaldia izanik, emakumeen askatasuna eta eskubideak zeuden jomugan maiz. Ez hori bakarrik, baina askotan hori, bai. Luzaideko azken karroxa horren erakusgarri.
1929an sexu eraso batengatik defendatu zen emakume bati egin zioten karroxa. Luzaideko donado edo mutilzahar batek eraso egin zien bi neska gazteri eta batek eskuan zuen plantxa beroarekin erantzun zion agure gordin esku-luzeari. Egindakoaz lotsatu beharrean neskaren erantzuna publikoki salatu eta moralki zigortzeko Karrusa antolatu zuten luzaidar gazteek.
Agintariek debekatu egin zuten ekitaldia, baina neska gazteei eskarmentua eman nahi zieten gizonezkoek hiru kilometrora dagoen Arnegira eraman zuten tobera, Nafarroa Garaiko agintarien debekutik libre zirelakoan Nafarroa Beherean. Nesken gurasoak saiatu ziren jendarmeak eragotzi zezaten Arnegin egitekoa zen astakeria, baina azkenean gauzatu zen tobera ahalkegarria. Bertsoek 30 bolant-dantzari aipatzen dituzte antzerki-epaiketaren aurretik egindako kabalkadan. Luzaidera bueltan, Pekotxetako guardiak mugan zituzten zain eta isun handiak jarri zizkieten antolatzaile eta parte-hartzaile gehienei.
Jose Maria Satrustegik bildu eta argitaratu zituen Luzaideko azken karrusaren bertsoak. Satrustegi 1955ean apaiz egin eta Luzaiden izan zen handik Urdiainera joan zen arte. Luzaiden bildutako hizkuntza-materialen artean da Luzaide´ko kantiak izenekoa. Bertan jasota daude Luzaideko azken karroxan kantatutako bertsoak, karroxa haren nondik norakoen azalpen labur batekin.
1/ Mila bederatzi ehun
Ogei ta bederatzi;
Luzaideko suyetan
Publikatzera goatzi.
Bi aizpa zaizkigu
Indarretan asi,
Joka atera dira
Gizon baten nahusi.
lrur-ogei urte,
Aizpa gazte ariek
Aisa jo deraute:
Bietarik bat etzen
Adinetan gazte
Ondoko egunetan
Zuen ezkont urte.
Suyeten buria,
Gizon miserablien
sujetatzalia
Ttipia izanagatik
Azkarra jolia,
Aizpa bide zuen
Idukitzailia.
Bada bertzerik ere:
Gasaz frotatu ta
Bi eskuak erre;
Alde batetik burla,
Bestetik dolore
Bi aizpa jarririk
EIgarren fagore.
"Iduki, iduki!",
Oraino gazte horrek
Etzuen urriki;
Azpira bildu dute
Emeki, emeki,
Eta ipurdia erre
Burdina bateki.
Lisatzeko lana
Eta donado hori zuten
AIdian emana;
Etzezaken konsegi
Desira zuena,
Bi aizpen artian
Jo dute gizona.
Bide dute ama
Hala barreaturik
Bi alaben fama;
Ukatzen omen dute
Egin duten lana
Penetan omen daude
Aita eta ama.
Alabek urriki
Hala asarratziaz
Donado harekin;
Konsolaturen dira,
Oi, denborarekin,
Penak ez dute behar
Luzaro eduki.
Ahanzteko fite
Libertizione bat
Arnegyn ein dute,
Denak preparaturik
Zahar eta gazte,
Hori ahantzi gabe
Joain da zonbait urte.
Pasturen, agian,
Alegera ibiliz
Libertimendian,
Kontrariua frango
Bazela herrian
Debalde ibilirik
Gobernamendian.
Bazen desafio,
Apez eta maestro,
Anitz kontrario;
Diruaren biltzeko
Bazen amodio
Gobernurat igorriz
Zonbait ofizio.
Baziren arrangurak;
Apezekin ein tuzte
Beren entseguak.
Sakelan balituzte
Gastatu diruak
Libro utz litzazkete
Libertimenduak.
Ein dute pidaya
Defendiatu nahiz
Libertimendia.
Ahal izan balute
Bazuten ideya:
Kendu behar bidean
Eman dute kuraya.
Sekulan denetan,
Batzuk galdurik ere
Dabila bertzetan;
Kontrario horiek
Zabiltzan kopetan
Uste zuten gizonik
Etzela bestetan.
Afera hortako!
Zaharrak buruzagi,
Egia erraiteko,
Ogeitamar Bolant
Baziren jantzako,
Eta gañerakuak
Armada egiteko.
Luzaideren partez,
Fagore egin daugute
Eta borondatez;
Fagore behar badu
Jin dedila galdez,
Serbitxatua izanen da
Borondate hunez.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23