Dokumentuaren akzioak
Salutxu Etxebarria, erbestean zein etxean dantzari
Dantzan eta dantzarekiko maitasuna transmititzen aritu zen han eta hemen Salutxu Etxeberria Garai (Baranbio, 1924 - Laudio, 2008). Erbestea dantzarekin goxatzeko aukera izan zuen, eta han hasitako Itxarkundia dantza taldearen ibilbidearekin jarraitu zuen Euskal Herrian ere. Jose Uruñuela musika konpositorea lagun izan zuen bere dantza ibilbidean, herrikidea baitzuen.
Euskal dantzak han eta hemen
Arabako Baranbio herrian eman zituen lehen urratsak, baina 1936ko estatu kolpearen erruz familiarekin ihes egin behar izan zuen; orduan 12 urte zituen. Penintsulan zehar hara eta hona ibili ondoren Herrialde Katalanetara iritsi ziren. Pedralbes jauregian egon zen, orduan haurrentzako kolonia zen. Bertan, euskal dantzak irakasteko ardura eman zitzaiola Etxebarriari.
Kataluniatik Frantziako Landetako departamendura mugitu zen Etxeberria Garai familia. Han, Les Petits Danseurs de Yosse izeneko euskal-landar dantza taldean aritu zen. Urteetan Kanbon bizi ziren beste zenbait erbesteraturekin harreman estua izan zuen. Tartean. Baranbioko familia zuen Jose Uruñuela konpositore, txistulari eta dantzariarekin. Horrela, Itxarkundia dantza taldea sortu zuten. Luis eta Carmelo Salutxuren nebak ere aritu izan dira dantzan. Etxeberriak Parisen (Jose Antonio Agirre lehendakariaren aurrean), Reimse-en eta Nîmesen ere dantzatuz zuen.
Itxarkundia erbestetik Laudiora
Erbestean 17 urte eman ondoren, Etxebarria Garai familia, 1953an, Baranbiora itzuli zen. Jaioterrian Francisco Guaresti Zaballarekin ezkondu zen Etxeberria eta Laudiora joan ziren bizitzera. 4 seme-alaba izan zituzten eta haiei pasio zuen euskal dantza eta musika transmititu nahi izan zizkien. Etxe barruan aritu zen lehendabizi, baina aurrerago kalerako saltoa egin zuen. 1978an Itxarkundia dantza taldea sortu zuen Laudion. Urte batzuk lehenago erbestean zela Iparraldean sortu zuen dantza taldearen izen bera ipini zion. 13 urtez zuzendu zuen taldea, 1991n utzi zuen ardura.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23