Dokumentuaren akzioak
Baztango Udala eta Batzar Nagusia ez dira ados mutil-dantzen aferan
Mutil-dantzak, Baztandarren Biltzarra, Elizondo, 2015-07-19. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan CC-BY-SA
Baztango Batzar Nagusia mutil-dantzetan emakumeak baztertzearen aurka agertu da; Udalak, berriz, ez du salaketarekin bat egin. Elizondoko elizaren eremuetan egiten diren mutil-dantzen saioetan emakumeei parte hartzea ukatzen zaiela salatuz, Plazara Dantzarak, Baztango talde Feministak eta Jo ala Jo elkarteak mozioa aurkeztu du Baztango Udalean eta Batzar Nagusian. Batzar Nagusiak mozioa onartu du aldeko 13 bozkarekin, kontrako 6 bozkarekin eta 7 abstentziorekin. Udal-batzak, ordea, ez du babestu mozioa; Geroa Baik, Auzolanek eta Baztango Ezkerrak kontra bozkatu dute (5 boto), UPNk abstentzioa (4 boto) eta Bilduk (3 boto) aldeko bozka eman du.
Aipatutako mozioan salatzen da, Baztandarren Biltzarrean eta Elizondoko festetan mutil-dantza baztertzaileak ematen direla eta horren aurrean esku hartzeko eskatzen zaie Udalari eta Batzar Nagusiari. Egun, Baztango herrietako festetan jotzen diren mutil-dantza ofizialetan emakumeen parte hartzea bermatua dago. Mozioak salatzen du Elizondoko festetan eta Baztandarren Biltzarrean, emakumeen parte hartzerik gabeko mutil-dantza saioak antolatzen direla Elizaren eremuetan, "bazterketa gauzatu ahal izateko".
Mozioaren sinatzaileek bi eskaera egin dizkie Udalari eta Batzar Nagusiari. Alde batetik, "Publikoki salatzea Elizondoko elizaren eremuan ematen den emakumeekiko bazterketa" eta bestetik, "Ekintza hori egiten duten gizonei egiteari uztea zuzenean eskatzea".
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11