Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mutil-dantzetan emakumeak parte hartzeri buruzko eztabaida

Dokumentuaren akzioak

Mutil-dantzetan emakumeak parte hartzeri buruzko eztabaida

2010/07/28 12:14
Mutil-dantzetan emakumeak parte hartzeri buruzko eztabaida

CC-BY-SA Baztango Haizegoa

Santiago egunean mutil-dantzak izan ohi dira egun handiko protagonistak Elizondon. Ikusmina zegoen zer gertatuko ote zen azken urteotako eztabaida dela eta. Udalak esan zuen ezin zitzaiela emakumeei debekatu dantzan parte hartzea, eta Elizondoko txistulariek uko egin diote jotzeari. Ondorioz, Javier eta Patxi Larralde, eta Martin Elizalde aritu ziren txistua eta danborrarekin Elizondoko plazan.

Plaza berritu berri eta euri-langarra egin zuen goiz osoan zehar, eta beraz, egoera berezi asko. Mutil-dantzari askok uko egin omen diote dantzatzeari, ez daudelako konforme emakumeen parte hartzearekin. Dena den aurten ez da emakumerik sartu dantzan. Aipatu denez, normalean 60 mutil-dantzari inguru biltzen dira, eta aurten 23 aritu dira.

Dantza, ohi bezala, Felix Menak ireki zuen. Emakumeen parte hartzearen kontra agertu izan da Mena, baina arduraz jokatzeagatik ireki omen zuen dantza, ohi duen moduan. Jaietan, gauetan, mutil-dantzak izaten dira berriz plazan, baina emakumearen parte hartzearen kontra daudenek beste deialdi bat egin dute, plazan beharrean Ikastola aurreko plazatxoan bildu eta dantzatzeko.

Baztango Haizegoak mutil-dantzen emanaldiko zenbait argazki sareratu ditu eta hona ekarri ditugu CC-BY-SA lizentzia baliatuz.

Mutil-dantzak Elizondo 2010 CC-BY-SA Baztango Haizegoa 01

Mutil-dantzak Elizondon, 2010-07-25. CC-BY-SA Baztango Haizegoa

Mutil-dantzak Elizondo 2010 CC-BY-SA Baztango Haizegoa 02

Mutil-dantzak Elizondon, 2010-07-25. CC-BY-SA Baztango Haizegoa

 

Gaiaren inguruan argitaratu diren hainbat kontu:

Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.