Dokumentuaren akzioak
Emakumeek ere dantzatu dute Santiago eguneko mutil-dantzetan Elizondon
Elizondon, Santiago eguerdian euria izan da protagonista nagusia aurten, eta beraz, aterkiak eta ohi baino jende gutxiago ikusi da plazan. Pello San Millan, Baztango Haizegoa blogeko egileak kontatu digunez "mutil-dantzari gutti izan dira, neskak sartu baitira".
Aunitz urtezko lehen buelta egin eta "soñua hasi bezain pronto eta ikusiz neskak (haien artean Baztango alkate anderea) bere lerrotik atera dira" eta plaza utzi egin dute. Gainontzekoek dantzan jarraitu dute Xabier Torres-ek, Elizondoko zinpeko alkateak ireki eta Garbiñe Elizegik, Baztango alkatesak segitu duen dantzan.
Jabier Larralde, Patxi Larralde, Xabier Durruti eta Eduardo Laborra aritu dira txistulari lanetan. Gauetan, 22.00etan izaten dira mutil-dantzak Elizondoko festetan, eta udalak emakumeen parte hartzea baimentzea erabaki duenetik, bi tokitan izaten dira aldi berean, batean gizon eta emakumeak batera, eta bestean gizonezkoak bakarrik.
Dokumentuaren akzioak