Dokumentuaren akzioak
Generoa, tradizioa eta aldaketa Baztango mutil-dantzetan
Mutil-dantzak Baztandarren Biltzarrean. Elizondo, 2015-07-19. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan.eus CC-BY-SA
Baztango mutil-dantzen eta generoaren aferaren inguruan Oihana Otxandorenak egindako ikerketa lana argitaratu da Cuadernos de Etnologia y Etnografia de Navarra (CEEN) aldizkariaren azken alean. Baztango mutil-dantzak eta horien inguruan sortutako gatazkak ikertu ditu Tradizioaren gainetik jauzi! Generoa, tradizioa eta aldaketa Baztango mutil-dantzetan lanean Oihana Otxandorena Dorregaraik.
Dantza ohiko ikergaia CEEN-en
CEEN aldizkariaren ibilbidean euskal dantzari buruzko ikerketa lanak ugariak dira eta honako sarrera honetan horien bilduma egin zuen Julen Fagoagak. Gainera, gaur egun aldizkari horretako ale zaharrak digitalizatuta eta sarean daude edonoren eskura, beraz, altxor garrantzitsu hori dantza-zaleen eskura dago.
Gatazkaren oinarriak aztergai
Baztanen ospakizun-egunetan dantzatzen diren mutil-dantzek inguruan sortu den gatazkak oihartzun handia izan du azken urteetan; dantza horietan emakumeen parte hartzea eragozten saiatu baitira zenbait. Oihana Otxandorenak mutil-dantzen gaineko gatazka azaltzeko, dantza horien historia eta nondik norakoak jorratu ditu.
Mutil-dantzetan emakumeen parte hartzearen aurrean izan diren erresistentziaren arrazoiak aztertu ditu ikertzaileak. Horrela, botere- eta genero-harremanek mutil-dantzetan daukaten lekua nabarmentzen du ikerketa-lanak. Emakumeen dantzatzeko nahia borroka iturria izan da Baztanen, baina eta ibilbide gatazkatsua izan arren, baina era batera edo bestera, herritarrek dantza horiek iraunaraztea lortu dutela ondorioztatu du.
Dokumentuaren akzioak