Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Miren Bikandi, plazan dantzatu ez zen Iurretako dantza-maistra hil da

Dokumentuaren akzioak

Miren Bikandi, plazan dantzatu ez zen Iurretako dantza-maistra hil da

2020/03/16 10:00
Miren Bikandi, plazan dantzatu ez zen Iurretako dantza-maistra hil da

Miren Bikandi, Jantzari dokumentalaren grabaketan. Argazkia: Jantzari.

Inoiz plazan dantzatu ez bazuen ere, dantzari-dantza eta erregelak bikain zekizkien eta zenbait iurretarri irakasten jardun zen Miren Bikandi dantza-maistra hil da 87 urterekin. Sasoi bateko dantzariek erregelak ikasteko orduan ere giltzarria izan zen bera. Bere aita Juan Bikandi Iurretako dantza-maisua izan zen eta beraien etxean prestatzen zituen mutikoak. Miren Bikandik haiei begira ikasi zuen dantzan eta mutikoren bat falta bazen bere lekua hartzen zuen. Anaia Felixekin ere askotan dantzatzen zituen erregelak etxe inguruan.

Urte batzuetara, garai bateko dantzakera berreskuratzeko ahalegina egin zuten Iurretako dantzariek. Orduan ordea, Juan Bikandi dantza-maisua gurpildun aulkian zen eta alabaren laguntzaz erakutsi zien ondorengo belaunaldiei. Aitak hatzekin markatzen zuen eta alabak dantzatzen zituen urratsak.

Iurretako dantzarien bihotzean

Azken Urrijenan omenaldi berezia egin zioten Iurretako dantzariek Miren Bikandiri. Erregelak berari esker berreskuratu zirela aitortu nahi izan zitzaion. Iurretako dantzariek oso gertuko izan dute beti Miren. Anboton irakurri dugu dantzarien eskertzea, "Miren, eskerrik asko eman diguzun guztiagatik. Beti izango zaitugu gogoan". Bestalde, Eneko Abasolok honako kopla eskaini dio:

Nahiz eta jantzari jantzite iñoz
ez ziñen urten plazara
sienprebibien moduan gure
jantzetan biziko zara

Miren Bikandi 2019 Urrijena
Miren Bikandi, Iurretako dantza-maistra Urrijenan, Iurreta, 2019-10-12. Argazkia: Mattin Larrea - Dantzan cc by-sa

Jantzari dokumentalaren hasiera

Jantzari dokumentala egiteko ideia ere Miren Bikandiri esker hasi zela esan daiteke. Bere historia jasotzeko asmotan elkarrizketatu egin zuten eta jarraian baita bere belaunaldiko beste dantzari batzuk ere. Lekukotasun horiek jasota ikusi zuten Iurretako dantzarien inguruko dokumental bat egiteko material polita zegoela.

Jone Guenetxeak eta Carlos Iglesiasek zuzendu dute, Iurretako dantzariek, Anboto komunikabideak eta Bideografik ekoiztetxeak elkarlanean egin duten Jantzari: Tradizioa eta parekidetasuna dokumentala. Dokumentala bukatu berri dute eta martxoaren 26an aurkeztekoak ziren, baina egun hauetan bizi dugun salbuespen egoera dela eta atzeratu egin da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)