Dokumentuaren akzioak
Emakume dantzarien lan etorkizuna gizonena baino ilunagoa da
Dantzan formatzen diren emakumeak gizonak baino gehiago dira, baina gero lan munduan aukera gutxiago dituztela ikusi da Dantza-sorkuntzako emakumeen eta gizonen egoera EAEn ikerketan. Diru laguntzei dagokienez ere, gizonek kopuru handiagoak jasotzen dituzte. Aztertu nahi izan da emakumeak eta gizonekoak ze egoeratan dauden dantza-sorkuntzaren balio-katearen hainbat urratsetan; hala nola, prestakuntza, sorkuntza, ekoizpena, banaketa, programazioa eta erakusketa erreparatu dira. Ikerketa Igor de Quadrak egin du Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eskatuta. Aurrez programatzaileen, koreografoen eta banatzaileen egoera ikertu duen txostenaari buruzko sarrera argitaratu genuen, eta datozen lerroetan azalduko dugun ikerketa konpainietako zuzendaritza artistiko eta koreografikoetan zentratu da.
"Dantzaren alorreko sortzaile" izendatu dituzte EAEn dantzaren alorreko sorkuntza-proiektuak gidatzen dituzten profesionalak. Sortzaile horiek, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari dagokionez, dantza-sorkuntzaren alorrean izan dituzten bizipenak eta iritziak jaso nahi izan dira txostenean. Horretarako zirkuitu profesionaletan edo dantzaren alorreko profesionalen elkarteetan diharduten hamahiru sortzaile elkarrizketatu dituzte.
Emakumeak lehiara eta prekarietatera kondenatuak
Dantzaren sorkuntza sektore feminizatua da, beraz, gizonentzat errazagoa da lana aurkitzea; proportzionalki gizon gehiago behar baitira mundu profesionalean. 2016an sortu zen Dantzerti eskola Euskal Herrian goi mailako dantzariak formatzeko helburuarekin. Urtetik urtera gero eta emakume gehiago matrikulatu dira arte dramatikoan eta dantzan; lehen hiru urtetan matrikulatu diren emakumeen batezbestekoa % 82koa da. Dantza ikasketak egin dituzten emakumeak gizonak baino gehiago dira, baina gizonek aukera hobeak dituzte profesionalki. EAEko Antzokien Sarean % 44,8 dira emakumezkoak. Kristalezko sabaia nabarmena da.
Dantza bazterreko diziplina da, eta, ondorioz, jardun horretan diharduten langileen egoera prekarioa da. Hori dela eta, sorkuntzaz eta formakuntzaz gain beste hamaika lan beren esku geratzen dira: proiektuen kudeaketa, diru laguntza instituzionalen eskaera, ikuskizunen banaketa, kultura arloko eragileekiko harremanak... Dantza prekarietate-egoeran dago, eta egoera hori okerragoa da emakumeen kasuan. Desberdintasun hori prestakuntza-fasean agertzen da lehenengoz.
Gizonek diru gehiago jasotzen dute
Dantza-ekoizpenera bideraturiko diru laguntzetan hainbat kategoria daude, eta kategoria horietan gora egin ahala, emakume gutxiago aurki daitezke. Emakumeek gidaturiko proiektu-kopurua gizonen antzekoa edo handiagoa da, baina gizonek diru kantitate handiagoak jasotzen dituzte; proiektuaren formatua zenbat eta handiagoa izan, emakumeen presentzia txikiagoa baita.
Antzoki eta kultur etxeetako programazioei erreparatuta, ikus dezakegu emakumeen eta gizonen ordezkaritza nahiko orekatua dela, baina “eskaerak” eta “irabazi ekonomikoak” gizonezkoenak baino txikiagoa izaten jarraitzen dute.
Dantzarien lanaren aitortza merkatuaren esku
Txostenean jaso da EAEko instituzioek eta gizarteak ez diotela behar besteko balioa ematen dantzaren lan artistikoari. Aipatzen da EAEn ez dagoela arte eszenikoen saririk, ez behintzat, arte plastikoetan instituzioek ematen duten Gure Artea sariarekin pareka daitekeenik. Beraz, EAEko koreografoei prestigio eta aitorpena kanpoko sariek ematen diete. Bestalde, txostenean irakur daiteke EAEn ez dagoela dantzari buruz hausnartzeko eta dantzaren gaineko ikerketa kritikoak egiteko testuingururik. Dantzaren inguruko ikerketarako eta dokumentazioa biltzeko erreferentziazko erakundeak falta direla dio ikerketak.
Hala ere, ez da ikusten lehentasuna direnik aitortza horiek. Aurretikako lanak badaudela uste dute txostenerako elkarrizketatu diren sektoreko hainbat kidek. "Dantzari zuzendutako plan integralik gabe ez da erraza defendatzea dantzaren aintzatespen soziala indartu behar dela sarien eta kritika akademikoaren bidez".
Hala ere, garbi ikusten da saririk eta kritika literarioaren eta akademikoaren sarerik gabe aitorpen eraginkorra merkatu logikaren eskuetan gelditzen dela; ikusgaitasunak eta merkatuak hartzen dute pisua.
Bada zer hobetua
Ikerketan hainbat gabezia detektatu dira, eta hortik abiatuta hobekuntzarako hainbat proposamen egin dira. Asmoa da genero-ikuspegia txertatzea sektoreko hainbat arlotan. Besteak beste, Dantzertik eskaintzen duen goi-mailako tituluaren curriculumean, antzokietako programazioan edo diru laguntzetan. Dantzari zuzendutako diru laguntzetan, adibidez, familia-bizitza eta bizitza profesionala uztartzeko laguntzak txertatzea iradokitzen da.
Artista eta ikastetxeen arteko proiektuak sustatzea ere proposatzen da, ikastetxeetan egindako erresidentzien bidez, genero-estereotipo eta -identitateak esploratzeko gazteekin batera. Bestalde, dantzaren ikerketa sustatu nahi da, genero-ikuspegia duen literatura kritikoa sortzeko unibertsitateetan eta koreografia eskoletan.
Sarrera: Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte (Kattalin, 2020-12-09)
Txostena: Dantza-sorkuntzako emakumeen eta gizonen egoera EAEn (2020-06, Igor de Quadra Belaustegigotia, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila)
Txostena: Dantzaren industriako emakumeen eta gizonen egoera EAEn (2020-06, Jemima Cano Martínez, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11