Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Eguzki-dantza San Juan egunean bertan egingo dute Lekeitioko emakumeek

Dokumentuaren akzioak

Eguzki-dantza San Juan egunean bertan egingo dute Lekeitioko emakumeek

2018/06/21 08:00
Eguzki-dantza San Juan egunean bertan egingo dute Lekeitioko emakumeek

Eguzki-dantza, Lekeitio, 1936.

Azken urteetan San Pedro egunean Lekeitioko emakumeek dantzatu izan dute eguzki-dantza, aurten jatorriz dagokion egunean dantzatuko dute: San Juan egunean. Lehen San Juan egunean ere dantzatzen zuten emakumeek eguzki-dantza deituriko aurreskua eta aurten ere hala egingo dute, garai batean bezala, hiru aldiz dantzatuko dute, egunsentian, eguerdian eta ilunabarrean.

Urteetan San Pedro egunean dantzatu izan da; egun horretan, ordea, kaxarrankak hartu ohi du protagonismoa. Lekeitioko emakumeek ikusten zuten beraien dantza bigarren planoa gelditzen zela, urte batzuk bazebiltzan egunez aldatzeko ideiarekin, berez dantzak bazuelako egun eta zentzu propioa, udako solstizioarekin lotzen baitute eguzki-dantza. Hori horrela eta aurten asteburua izanda, San Juan egunean dantzatuko dute eta asmoa da asteburua tokatzen den urteetan hala egiten jarraitzea. Ekainaren 24an dantzatu arren, 29an ere dantzatuko dute; aurten inoiz baino lan handiagoa izango dute dantzariek.

Eguzki-dantza
Eguzki-dantza, Lekeitio, 2016-06-29. Argazkia: Amaiur Aristi-Dantzan CC-BY-SA

Eguzkiari jarraika

Dantza hiru aldiz dantzatu ohi zen San Juan eguneko jai handian, eguzkia irtetean, eguzkia puntu gorenean zegoen garaian eta eguzkia ezkutatzean. Erlijio ikuspuntutik; goizeko lehenengo mezaren bukaeran, mezu nagusiaren bukaeran, eta azkenik arratsaldeko arrosarioaren amaieran. Aurten ere hiru aldiz dantzatuko dute; goizeko 6:30ean Talan, eguerdiko 13:00etan plazan eta bukatzeko, 20:00etan berriro plazan. Emakumeek beren eguna eta protagonismoa berreskuratu nahi izan dituzte eta horretarako aurreskua dantzatu izan duten hainbat belaunalditako emakumeei egin zaie dantzatzeko deia. Hirurogei bat emakumek dantzatuko dute egun osoan zehar. Tartean izango dira, 1975ean, Lekeition aurreskua berreskuratu zenean dantzatu zutenetako batzuk.

Dantzaren idatzizko lehen aipamenak 1682koak dira; XIX. mendean zehar egindako udal ordainketen agiriak ere badaude. 1936ko irudia ere badugu, baina gerra ondorenean etenaldia izan zuen. Gero, 1953an, erdi ezkutuan dantzatu zenaren arrastoa bada; baina 1974an berreskuratu zen. Markinako Zerutxu dantza taldekoak aritu ziren gerra aurretik dantzatzen zuten emakumeekin dantza eta musika jasotzen. Hurrengo urtean Lekeitioko emakumeek berriro heldu zioten ohiturari. Ordurako, ordea, festa eguna San Pedro egunean izaten zen.

Eguzki-dantza
Eguzki-dantza, Lekeitio, 2016-06-29. Argazkia: Amaiur Aristi-Dantzan CC-BY-SA

Garaiaren araberako mantoia

Hiru alditan dantzatu ohi zen eguzki-dantza egunean zehar eta aldi bakoitzerako arropa jakin bat eramaten zuten emakumeek. Goizean, perkalezko gona arruntarekin eta sorbaldetan zetazko xal txikiak jantzirik dantzatzen zuten. Eguerdian, gona beltz luzea eta krespoizko mantoi dotorea soinean irteten ziren plazara. Iluntzean, eguerdiko arropa berarekin, baina kaxemirrezko mantoi handiekin. Aurtengoan, hiru aldietan gona luze beltzekin irtengo dira, baina lehen egiten zen bezala, mantoiak aldatuko dituzte. Aterako dituzten zenbait mantoi, Lekeitioko etxeetan urteetan gordetan egon direnak dira.

Dokumentuaren akzioak

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)