Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Baina ba al dira tradizioz neskenak eta tradizioz mutilenak diren dantzak?

Dokumentuaren akzioak

Baina ba al dira tradizioz neskenak eta tradizioz mutilenak diren dantzak?

2018/09/21 09:50
Baina ba al dira tradizioz neskenak eta tradizioz mutilenak diren dantzak?

Aurreskua Orion 1942an. Nork dio gizonezkoen dantza zela Aurkez aurke? Argazkia: Vicente Martin - Kutxa Fototeka

Aurresku txapelketa bat irabazi duen Katerin Artola dantzaria elkarrizketatu dute Gipuzkoako Hitzan, eta halako batean honako galdera egin dio kazteriak:

"Txapelketa mistoa egiteko, mutilek tradizioz neskenak izan diren dantzak eta neskek tradizioz mutilenak izan direnak egin behar izan dituzue, ezta?"

Galderan ontzat ematen dute guztiz eztabaidagarria den baieztapen bat: tradizioz neskenak eta tradizioz mutilenak diren dantzak daudela. Dantzaria finago aritu da erantzunak ematerakoan:

Hala da, bai. Soinu zahar dantza bat egiten da, batetik, aurreko urteetan neskek egiten genuena, eta gero beste bi dantza ere egiten dira, aurreko urteetan mutilenak zirenak: aurkez aurke dantza eta zortzikoa. Bakoitzak hiru egin behar ditu. Aurkez aurke dantza da dantza finko bakarra; koreografia ez du norberak osatu behar; beste bietan, sortu egin behar da dantza, eta horietan progresio bat izan behar du dantzak, errazetik zailera.

Alegia, Artolak, tradizioz neskenak edo mutilenak ziren dantzetaz hitz egin beharrean, "aurreko urteetan neskek egiten genuena" edo "aurreko urteetan mutilenak zirenak" erantzun du. Izan ere, Doinu zaharrak txapelketa munduan (eta txapelketa munduaren eraginez zenbait dantza taldetan) "nesken dantza" moduan ezagutarazi badira ere, ez tradizioan, ez orainaldian ere, ez dira genero batenak, zortzikoak eta aurreskuak ez diren moduan. Alegia, txapelketetarako asmatu den bereizketa zentzugabe bat orain txapelketan gainditu izana aurrerapauso moduan saldu nahi zaigu, aurretik egindako akatsa aitortu eta antolatzaileek horregatik barkamena eskatu beharrean.

Azkenak iritsi dira gipuzkoarrak

Elkarrizketan Katerin Artolak adierazi bezala, Gipuzkoako txapelketak Bizkaikoen eta Arabakoen atzetik dabiltza kontu honetan, herrialde horietan aspaldi ari baitira neskak eta mutilak batera parte hartzen aurresku txapelketetan. Beraz, hor ere badago gipuzkoarrei belarritik tiratzeko motiboa, alegia, txapelketaren aurretik harrokeriaz propaganda egiten jardun beharrean ez ote zuten, batetik beste probintzietako aitzindaritza aitortu eta gipuzkoarrak berandu iristeagatik lotsa agertu beharko.

Azkenik, txapelketetan oraindik bereizketa eremu bat dagoela gogora arazi behar da, gizon eta emakumeek baldintza desberdinetan lehiatzera behartzen dituena: Janzkera. Euskal dantza txapelketetan emakumeek "kantinera" jantzita dantzatzen dute, "eskopetari" jantzia gizonezkoena delakoan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)