Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Neskak dantzanteak? Bai, noski

Dokumentuaren akzioak

Neskak dantzanteak? Bai, noski

2019/11/22 11:30
Neskak dantzanteak? Bai, noski

Muskildako dantzariak, Otsagabia, 2016-09-08. Argazkia: Maite Irizar - Dantzan CC-BY-SA

Irailaren 8an Otsagabiko Muskildiko Ama Birjinaren omenez ematen diren dantzetan emakumeen parte hartzearen aldeko iritzia azaltzen duen artikulua idatzi du Jose Mari Compainsek Mendixut aldizkarian. Jatorrizko testua gaztelerazkoa da, hurrengo lerroetan duzue euskaratua:

"Otsagabia, iraileko lehen asteburua. Aurten, beste urteetan bezala, dantzariak ikusi nituen dantzan festetan. Mendeetako dantza horiek zoragarriak dira eta asko gustatzen zaizkit. Gure dantzariak dira, gure errespetu eta aitortza osoa dute eta aldi berean ilusioa eta goraipamenak pizten dituzte jendez betetako Blankoa plazan. 

Beti bezala zortzi dantzariak eta boboa, hau da, dantza taldeko partaide guztiak gizonezkoak dira: maskulinitate hutsa. Ez dago emakume edo neska dantzaririk. 

Muskildako dantzariak
Muskildako dantzariak, Otsagabia, 2016-09-08. Argazkia: Maite Irizar - Dantzan CC-BY-SA

Badakit beti horrela izan dela, hori dela beti ikusi eta ezagutu duguna, hori dela antzinako eta mendeetako "tradizioa" Musikildako Ama Birjinaren dantzarien existentziaren ezagutza dugunetik. 

Baina zera galdetzen dut: Egun posible da tradizio hori aldatu eta neskak eta emakumeak dantza taldearen parte izan eta dantzatzea? Nahi dugu? Egokia da? Jada egin beharko litzateke? Nire iritziz, dudarik gabe. 

Sozialki ukaezina da gai honetan egin den bilakaera: Cortesko eta Ribaforadako paloteadoan dantzatzen duten neskak ditugu, Lesakako zubigainekoa, Luzaideko bolantak, Baztango mutil-dantzak, Zuberoako maskaradak eta beste hainbat "betiko" taldetan, baita Nafarroan eta Euskal Herri osoan azken hamarkadetan sortutako taldeetan ere. Guztiz onartua eta normalizatua da emakumearen parte hartzea eremu horretan, nahiz eta lehen ez zen horrela. Egun, gainera, emaitza praktiko bikainekin, talde asko desagertu egingo ziren emakumeen parte hartzearengatik ez balitz. 

Neska dantzanteak?
Jose Mari Compains-en Neskak dantzanteak? bai, noski artikulua Mendixut aldizarian.

Legearen ikuspuntutik, hau da, Konstituzioan (9.2 eta 14 artikulua) eta Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasun Legean (1.1 eta 14.2 artikulua), ez dago dudarik ez dela onartzen generoarengatik diskriminaziorik. Printzipio horren onarpen teorikoaz gain, berdintasun eskubidea bermatzeko obligazioa ere exijitzen da, hori lortzeko beharrezko tresnak martxan jarriz. Legea betetzeko obligazioa guztioi dagokigu, bereziki, horretarako bitarteko eta gaitasun legalak dituztenei. Hau da, gure kasuan, Otsagabiko udalari eta Muskildako Ama Birjinaren patronatuari. 

Eta beste kontu batzuek ere lagundu diezagukete norabide horretan urratsak ematen. 

Muskildako dantzariak
Muskildako dantzariak, Otsagabia, 2016-09-08. Argazkia: Maite Irizar - Dantzan CC-BY-SA

Adibidez, pentsatu al dugu inoiz dantzariak "Muskildako Ama Birjinarenak" direla eta ez "San Joanenak", herriko patroiarenak? Hau da, jatorriz eta denominazioz "emakume" baten dantzariak dira eta ez gizonarenak. Zergatik ez diote ba dantzatuko emakumeek beraien Ama Birjinari? 

Eta bestea: Ohartu al gara urteetan gizonen kargua izan ondoren, 1978an Muskildiko lehenengo maiordomo emakumea aukeratu zela eta gerora emakume gehiago egon direla kargu horretan, urrutira joan gabe, aurtengoa emakumea izan dela? Hurrengo urtetan ere hala aurreikusi daiteke, Patronatuko lehendakaria emakumea izango baita, alkatea ere emakumea da eta berari dagokio kargua. Ez da logikoa emakumeek Patronatuko kide eta garrantzizko karguak izateko eskubidea izatea, baina debekatua izatea dantza talderako sarrera. 

Hori guztia eraginkorra izan dadin, ez dut ikusten egokia dantzari izan nahi duten neska edo emakumeek ia jarrera heroikoa mantendu beharra, exijentzia eta sendotasun pertsonal handikoa, batzuetan tentsio handikoa, giro jakin batzuei aurre eginez, mespretxuzko komentarioei, begirada mesfidatiei edo gutxiespen garbiei. 

Muskildako dantzariak
Muskildako dantzariak, Otsagabia, 2016-09-08. Argazkia: Maite Irizar - Dantzan CC-BY-SA

Uste dut onena izango dela Patronatuak jarrera garbia eta sendoa hartzea, ez bakarrik dantza taldean emakumearen parte hartzea bermatzen duena, baita neskak dantzara deitu eta bultzatuko dituena ere. 

Bukatzeko, primerakoa izango litzateke, eta uste dut lortu nahi diren helburuetarako oso eraginkorra, jendearen benetako babesa agertzea eta ez horrela pentsatzen dugunona bakarrik, baita egungo dantzariena eta dantzari ohiena ere. Hemendik horretara animatu nahi zaituztet." 

Jose Mari Compains
Mendixut aldizkaria

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)