Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

2024/05/13 13:20
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Irurita. Argazkia: Plazara Dantzara

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri eutsi nahi diote, beren herrietako ondare diren mutil-dantzak behar bezala baloratuz, erakutsiz eta transmitituz.

Hemen duzue kaleratu duten testua:

2024ko Baztango herrietako bestak hasi dira eta Plazara Dantzaratik tarte hau aprobetxatu nahi dugu baztandar guztiei herrietako plaza guztietan gure herri kulturaren ikur eta ondare diren Mutildantzak dantzatzera. 2023ko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen bezala, 2024a plazak betetzeko eta gure kulturaren aberastasuna harrotasunez erakusteko urtea izatea nahi dugu.
Ez dugu atzendu behar gaur egun askatasunez plazan dantzatzeko aukera hori edukitzeko bide luze eta gatazkatsua egin dugula. Hala ere, bide hori irekia mantentzeko eta Baztango Mutildantzak bizirik irauteko ezinbertzekoa da gure herriko plazetan dantzatzea eta Mutildantzari gure kulturaren ondare bezala duen balioa aitortzea. Aitortza hori emateko ezinbertzekoa da azkenengo urteetan Mutildantzari egin zaion gutxiespen kanpaina gelditzea. Horretarako, gure herriko plazetan eta dantza eskoletan merezi duen tokia eman behar zaio.
Honengatik, lan hau ez da emakumeen eta mugimendu feministaren ardura bakarrik izan behar. Mutildantza herri ondarea denez herritar guztiena da hau bizirik eta aberats mantentzea. Beraz, bazterketarik gabe, lotsarik gabe eta boikotik gabe, Plazara Dantzara!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)