Dokumentuaren akzioak
Mercedes Pueyo Roy, Aragoiko dancea aztertu duen lehenengotako ikerlaria
Aragoiko dancea ikertzen aitzindaria izan zen Mercedes Pueyo Roy (Zaragoza, 1934). Filosofia eta Letrak ikasi zituen eta Zaragozako unibertsitatean doktoratu zen lehenengo emakumea izan zen. Aragoiko dancearen jatorria eta arazo estrukturalak aztertu zituen 1961ean aurkeztu zuen tesian. Ia sei hamarkada erdi itzalpean egon ondoren, argia ikusi berri du “Origen y problemas estructurales del dance en Aragón” lanak eranskin eta guzti.
Aitari zor dio dancearekiko interesa eta maitasuna. Francisco Pueyo Samper Pallaruelo de Monegro herrikoa zen, oso gazterik alde egin zuen herritik ikastera, baina ez zuen inoiz galdu bere jaioterriarekin kontaktua. Zaragozan bizi baziren ere, alabari danceari eta beren herriko folkloreari buruzko pasioa eta sentsibilitatea transmititu zion umetatik.
1952an hasi zen unibertsitate ikasketekin Mercedes Pueyo eta 1956an sortu berri zen Aragoiko Etnologia eta Zientzia Naturalen Museoko idazkari izendatu zuten. 1962ra arte bertan aritu zen bekadun, ikerketa eta katalogazio lanetan.
Dancearen ikerketa aitzindaria
Mercedes Pueyok dancea ikertzea erabaki zuen eta horretan aritu zen buru-belarri 1956 eta 1961 bitartean. Errepresentazio folkloriko honen oinarriak finkatu zituen, hurrengo ikerketetarako bide eman dutenak. Pueyok bere osotasunean ikertu zuen Aragoiko dancea modura ezagutzen den antzezpen herrikoia: dantza, musika, lirismoa, esaerak eta satira... XIX. eta XX. mendeko ikuskizunetako testigantzak jaso zituen.
Hasiera batean, 200 inkesta bidali zituen herrietara, baina oso erantzun gutxi jaso zituen. Hori horrela, herriak banan-banan bisitatu zituen. Hamalau kiloko magnetofoia gainean hartuta, autobusez, bizikletaz, zaldiz edota astoz ibili zen herriz herri testigantzak jasotzen. 1956 eta 1959 urteetan Zaragozan antolatu zituzten dance lehiaketak ere oso baliagarriak izan zitzaizkion.
1961ean aurkeztu zuen tesia, 74 ikuskizun deskribapenak eta eranskin mordoa, 33 herrietako danceetako testuak, partiturak eta argazkiak. 1973an tesiaren laburpen bat argitaratu zuen bere poltsikotik, berrehun aleko edizio izan zen. Ez zen ikerlan osoa argitaratu eta orain arte zail samarra izanda lan hori eskuratzea.
Ikerlan osoa eskuragarri
1961ean doktoratu ondoren, Lundeko unibertsitatera (Suitza) joan zen eta hiru hamarkadan espainierako irakasle lanetan ibili da. Egun, Tenerifen bizi da. Duela gutxi, etxe aldaketa bati esker, urtetan gordeta izan duen tesiko materiala agertu zaio: karpetak, koadernoak, oharrak... baita, tesia bera ere. Aragoiko Antropologia Institutura bidaltzea erabaki du. Ikerlanaren balioa ikusita, Zaragozako Aldundiak tesi osoa argitaratu du.
Informazioa: Mercedes Pueyo Roy, la mujer que estudió el Dance de Aragón
Dokumentuak:
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11