Dokumentuaren akzioak
Mary Neal, ia historiatik kanpo gelditu den morris dantzen bultzatzailea
Mary Neal 1860an jaio zen Birmingham-en, sufragista, aktibista soziala eta morris dantzen bultzatzailea. Hogeita zortzi urte zituela ahizpa Mary izena hartuta behartsuei laguntzen hasi zen Londresen. 1895ean, berriz, Espérance Club izeneko neskatoentzako kluba sortu zuen Emmeline Pethick-ekin batera.
Neskatoekin egin nahi zuten lan, dantza, abestiak eta antzerki oinarri hartuta. Horrez gain, ehun enpresa ere sortu zuten, emakume horiek lan mundura sartzeko. Aurrena kantu herrikoiak ikasi zituzten. Ondoren, Mary Nealek Cecil Sharp-i eskatu zion Ingalaterrako dantza tradizionalak erakusteko neskatoei. Hark William Kimber eta Headington Quarry-ko morris dantzariak eraman zituen klubera. Horrela Esperance klubeko neskek 1906an lehenengo emanaldia eskaini zuten Londresko Queen Hall antzokian.
Neskatoen ikuskizunak ospetsuak egin ziren. Hori dela eta Ingalaterrako herrixka, eskola eta fabriketara gonbidatzen zituzten dantza eta musika klaseak ematera. Esperance klubeko neskak morris dantzen berpizkundearen giltzarrietako bat izan ziren.
Sozialista zen Neal eta 1899an Londresen egin zen Emakumeen Nazioarteko Kongresuan parte hartu zuen. Nealek Estatu Batuetara bidaiatu zuen 1910 eta 1911 bitartean, Ingalaterrako dantza tradizionalak sustatzera. 1934an, bake-epaile aritu zen, gaztetxoen delinkuentziarekin lanean. Ekintzailea eta borrokalaria izan zen eremu askotan eta bizitzak transformatzeko dantzak eta antzerkiak duten indarra demostratu zuen, batez ere gazteengan eta pobreengan izan dezaketen eragina.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11