Legazpiko Oktabario dantza sei argazkitan

2015/05/11
Legazpiko Oktabario dantza sei argazkitan

2. Argazkia: Poxpolinak ezpata txikiekin (1954)

1954ko maiatzaren 3an, Santikutz eguna. Bederatzi gizonezko eta hiru emakume ageri dira ezpata-dantza egiten. Zortzi mutilen artean osatutako "la rosan" gainean ageri da kapitaina, eta aurrean, ezpata txikiak dantzatzen hiru neska, poxpolin jantzita. Argazkia Sustraiak eta Goiz Deiak egindako Legazpi dantzan, atzo eta gaur liburuskan argitaratu zen 2006an. 

Ezpata-dantza Legazpin, 1954-05-03. Argazkia Legazpin dantzan liburuxkan argitaratua (Sustraiak-Goiz Deia, 2006).

3. argazkia: Mutilen ezpata-dantza (2005)

Horixe da luzaroan nagusitu den irudia. Mutilek bakarrik osatutako Oktabario dantza, Sustraiak taldearen eskutik Santa Kurutz egunean Legazpin.

Santa Kurutz egunean ezpata-dantza Legazpin. Argazkia: Oier Araolaza / dantzan.eus CC BY-SA

4. argazkia: Nesken ezpata-dantza (2011)

Sorpresaz, aurretik iragarri gabe, neskek osatutako talde batek egin zuen Oktabario dantza 2011ko Santa Kurutz egunean. Sustraiak taldeko neskak baserritar edo jantzi-zibilarekin plazaratu ziren eta ezpata-dantza egin zuten.

Neskek egin zuten ezpata-dantza Legazpin Santa Kurutz egunean 2011. urtean. Argazkia: Jon Dorronsoro.

5. argazkia: Mutilen ezpata-dantza berriz (2014)

2011ko aldaketaren ondoren, 2012tik 2014ra berriz ere mutilek egin dute ezpata-dantza Santa Kurutz egunean. 

Ezpata-dantza Santa Kurutz egunean Legazpin, Sustraiak taldearen eskutik. Argazkia: Oier Araolaza / dantzan.eus CC BY-SA

6. argazkia. Generorik gabe ezpata-dantza (2015)

Neskak eta mutilek parte hartu dute ezpata-dantzan 2015eko Santa Kurutz egunean, baina denak berdin jantzita ageri dira. Ezpata-dantza mixtoa aipatu da. Generorik gabeko ezpata-dantza ere esan genezake, dantzariek egindako ezpata-dantza azken batean.

Neska-mutilak elkarrekin, berdin jantzita 2015eko Santa Kurutz egunean Legazpin egindako ezpata-dantzan. Argazkia: El Diario Vasco.

Oier Araolaza
Oier Araolaza
2015/05/18 10:47
Bada kontu bat azken argazkian lehen kolpean oharkabean pasatu zaidana, baina orain ohartu naizena. Dantzariek abarketa zuriak daramatzate. 80-90ko hamarkadan larruzko abarkak jartzen hasi ziren eta horrela segi dute aurten arte, baina 2015ean espartzuzko abarketa zuriekin ageri dira dantzariak.