Dokumentuaren akzioak
La Camargo, orain 300 urte "entrechat quatre" egin zuen dantzari harrigarria
Marie Anne de Cupis de Camargo zuen izena, 1710ean Brusselan jaio eta Europako antzoki nagusiak harrituta utzi zituen dantzari bertutetsua. "Entrechat quatre" egin zuen lehen emakumea izan zen La Camargo, takoidun zapatak utzi eta txapinekin dantzatzen hasi zen lehen dantzarietakoa izan zen.
Aita biolin-jolea eta dantza-maisua zuen, eta umetatik dantzarako trebatu zuen alaba. Hamar urte zituela Paris-eko Operako lehen dantzaria zen Françoise Prevost dantzariarekin aritu zen trebatzen eta oso gazte lortu zituen lehen dantzari izendapenak bai Brusselan eta Rouen-en. Pariseko Operako Balletean 1726an egin zuen debuta Les Caractères de la Danse obrarekin. Prévost-ek koreografiatutako balleta zen eta Camargok zur eta lur utzi zituen ikusleak bere teknika harrigarri eta dantzakera energikoarekin, entrechat eta kabriola distiratsuak eginez.
Dantzarako txapinak erabiltzen eta entrechat quatre egiten lehen emakumea izateaz gain, dantzarako soinekoa laburtu zuen, eta garaiko modan eragin handia izan zuen, bai janzkera, orrazkera eta oinetakoekin egiten zuen ekarpen bakoitza modan jarriz.
Nicolas Lancret margolariak margotu zuen La Camargo 1730ean haren irudia gaurdaino iraun-araziz. Soineko zuri eta luzea darama bertan, eta bikotean ageri da dantzan. Atzean, musikarietako bat dantzarako jotzen ari dela dirudi, eta hain zuzen ere, txistulari edo danbolinteroa da bera.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11